Kanpaina ona

Zuzenkeria politikoaren auzia alde batera utzita, ikaragarri gustatu zait kanpaina hau. Egia esan irudia oso-oso ederra eta erakargarria egiten zait. Jakinda ni naizela xede-taldea, gizon heterosexuala, bete-betean asmatu dutela esango nuke. Gizonei hitz egiten die hainbat estereotipo erabilita (kirola, zerbeza eta bakarkako sexua), kontrapunto sinpatikoa jarrita. Esan gabe doa, modeloen edertasuna eta argazkien kalitateak asko laguntzen du. Hori da diseinu grafikoa eta dekorazioaren artean dagoen ezberdintasuna: dekorazioak nere etxeko logela apaintzeko balio du, baina diseinu grafikoak estrategiaren zerbitzura egon behar du, seguruenik hor dagoelako kontsumitzailea inplikatzeko gakoa.
Kanpainak irudi ezberdinak erabiltzen ditu, baina guztien artean hauxe aukeratu dut, benetan ausarta iruditu zaidalako, eta kanpainari sustengu estrategiko osoa ematen diolako. Ez da imaginazio handia behar…
JBS etxeak egin du, Danimarkan, eta hauxe da leloa: “Men don’t want to look at naked men”.
Via etc
No comments yet
Leave a reply
RSS - Posts