Erreferendumak karteletan

8 02 2008

imagen-1.jpg

Interesgarria iruditu zait Argiak eman duen diaporama hau, hona ekartzeko adina interesgarri behintzat.

Ikaragarria da ikustea nolako tipografiak, koloreak, irudiak, pertsuasio-estrategiak e.a. erabili izan ditugun. Gure herrian egin izan den komunikazio politikoaren adibide esanguratsua da. Portzierto, ez al  zaizue iruditzen batzuk falta direla? Nire gogoan behintzat batzuk falta direla esango nuke.

Baina, hala ere, pena eman dit horrelako gauza ederra hain musika tristearekin batera ikusi behar izana, nahiz eta musika benetan polita iruditu zaidan. Horrelako revival bat beste musika alaiago batekin jarriko nuke nik, erakusten zaiguna ez baita drama, abentura baizik. Zesatezue zuek?


Actions

Information

Utzi zure iruzkina