Nike: Kuraia
20 urte pasa dira, eta oraindik orain Just Do It aldarria ozen entzuten da, nere gusturako marketinaren historiaren marka-posizionamendurik indartsuena, kirolaren mundutik askoz ere urrunago joan dena, ekintzarako eta ausardiarako deialdirik biziena, jarrera erradikalki kontrakulturala proposatzen diguna, eta bizitza bera arriskatzearen apologia ederra egiten duena gure mugen gainetik bizi gaitezen. Bizitzaren eta superazio pertsonalaren sublimazio indibidualista, kontraste ederra egiten duena Aquarius-en proposamenarekin, non superazio kolektiboa azpimarratzen den “el ser humano es extraordinario” esateko:
Ez dakit nola ikusten dezuen zuek, baina neretzako Nike-en Just Do It hau askatasunaren aldeko oihua iruditzen zait, kontraesan guztiekin, baina oihu askatzailea iruditzen zait, eta testuinguru sozio-politiko eta kultural jakinetan, are askatzaileagoa, Madonnak erakutsi digun bezala.
Eta courage irakurri dudanean, gure kuraia-raino etorri nahiz, itzulpena eginda, eta segituan gogoratu naiz Kuraiaren Antigonarekin: ez begiratu atzera, kabroia izorratzearen plazerra sentitu, erraietan. Just Do It.
Eta gauza hauetan pentsatzen nengoen, gogoratu naizenean Sam Roddick-en elkarrizketa batekin (Anita Roddick, The Body Shop-en sortzaile zenduaren alaba eta Coco de Mer denden sortzailea), Brandlife aldizkariaren paperezko bertsioan irakurri nuena. Elkarrizketa horretan Sam Roddick-ek esaten zuen marketinean aritzen direnen garunak aktibismora ekarri nahi zituela mundua aldatzeko, eta horregatik joaten zela Cannes-eko Publizitatearen Festibalera, haien lanak ikusteko. Ezaguna da publizitateak gure kulturan eragiteko duen indarra, batzuetan kulturaren sistema moraletik atera gabe, eta beste batzuetan sistema hori zulatuz. Hau izan daiteke horietako kasu bat:
Penagarria da Heinz-ek iragarki hau erretiratu izana batzuen presioarengatik.
Kazetariak kontraesanak aipatu dizkionean, aktibista pragmatikoa dela esan dio Samek, eta garai batean anarkista zurruna izan zela aitortu (ez daukat elkarrizketa eskura eta gutxi gora-beherakoa da haren hitzei buruzko aipamena). Hortxe eztabaida eternala.
legea hautsi
arauak hautsi
jarraitu bihotzari
beldurrak beldur
usteak ustel
bihotzaz fido izan
zeruari listua bota
patua okertu zazu
jokatu modu polemikoan
izanaren dardar argia
ez begiratu atzera
kabroia izorratzearen
plazerra sentitu erraietan
otsoen lupatzaren erdian den
ehiztari bakarti eta lotsatia zara
munstroa akatzea bait duzu xedea.
senagatik urrutiratu
eromenari hurbildu
itxi begiak
burua astindu
dantzatu izotza urtu arte
ez begiratu atzera
kabroia izorratzearen
plazerra sentitu erraietan
otsoen lupatzaren erdian den
ehiztari bakarti eta lotsatia zara
munstroa akatzea bait duzu xedea.
Bizi antigona!
P.S.- Esan gabe doa, baina jarrera hau NIKE markari ere berari aplika dakioke, giza eskubideen aurkako gehiegikeriengatik. Egiten dituenaz informazio gehiago nahi baduzu, Naomi Klein-en NO LOGO liburu ezaguna eta Klaus Werner eta Hans Weiss-en EL LIBRO NEGRO DE LAS MARCAS ez hain ezaguna irakurri ditzazkezu, ez baitira gauza berdina marketina eta malketina
No comments yet
Leave a reply
RSS - Posts