Harreman publikoak ez dira publicitya

Seth Godin zorrotz mintzatu da harreman publikoen eta publicityaren arteko ezberdintasunez. Iaz lan bat galdu genuen ia dena lotuta zegoenean, eta sakonean hauxe izan zen arazoa: gure bezerogaiak ez zituen ulertu bi kontzeptu hauen atzean dauden lanen arteko ezberdintasunak, eta, ondorioz, prezioaren araberako erabakia hartu zuen, ulertu gabe bi prezio haien artean bi lan ezberdin zeudela. Total, “asuntoa da prentsa oharrak egitea, eta hori denek egingo dute berdin”. Edo agian ulertu zituen eta aukera kontzientea egin zuen ez zuelako ikusten publicitytik areagoko lanaren beharrik. Esan nahi baita komunikatzeko lehenengo baldintza dela komunikatu nahi izatea, komunikatzeko borondatea izatea, eta hau ez da beti horrela izaten. Jakina, hori ondo egiteko pasioa behar da, mundua hobetzeko ekarpen txiki bat sikiera egiteko gai zarela sinistu behar duzu, baina jende asko konfort egoeran bizi denez, ez du konplikatu nahi izaten…

Publicitya tinta lortzea dela esaten du Godinek, edo tinta bihurtzea. Ordaindu gabeko atentzioa lortzea da kontua, irudi baten zabalkundea lortzea, zuri begira jartzea jendea. Publicitya ona da ona bada, bai, baina ez da harreman publikoak (hhpp).

Harreman Publikoek bestelako ahalegina eskatzen dute, gertuago dagoena brandinetik eta storytellinatik. Zure istorioaren antolaketa estrategikoa da, eta horrek bere baitan hartzen du azterketa-lan sakon eta zehatza, zure interakzioei buruz, zure produktuei buruz, zure prezioei buruz, horien guztien arteko konbinazioak determinatzen baitu jendeak zuri buruz esango duena. Hauxe kontua.

Publicitya besterik ikusten ez duenak esango dizu nola lortu duen prentsa oharra kolokatzea medio batean; baina hhpp-en ikuspegia jorratzen duenak esango dizu ez kezkatzeko hainbeste prentsa oharrei buruz eta “periodikoetan ateratzeari buruz”, eta kezkatzeko gehiago zure istorioaren zabalkundeaz eta gogoangarri izateaz.

Oraintxe irabazi dugu lehiaketa bat guretzako esanguratsua den bezero batekin, eta uste dut irabazi dugula hain zuzen ulertu dutelako harreman publikoen ikuspegi estrategiko hau (ulertu eta sinistu). Areago: aspektu hau zen gure proposamenaren alderik indartsuena. Arestian aipatu dudan kasuaren aurkakoa izan da. Horregatik, Godinek dioen bezala, batzuek ez dute publicity arazo bat, erraztasuna baitaukate “tinta bihurtzeko”, eta etengabe egiten dute gainera, baina horietako askok harreman publikoen arazo larria izaten dute. Godinek ez du esaten, baina honek guztiak harremana dauka epe motza eta epe luzeko ikuspegien kudeaketarekin ere…

Guy Kawasakik bere erara esaten du: “Publicity is when you say how great you are. PR is when someone else says how great you are” (The Macintosh way). Aipamena Brand Autopsy-tik hartu dut.

About these ads

Iruzkina egin

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s