7. Gainera, esperientzia profesionala behar da, eta ez gutxi, komunikazio zuzendari izateko. Hortaz, adinak ere badu zeresanik hemen, esperientzia denborarekin lotuta baitago, ia beti.
8. Kazetaritza edo Publizitatea eta Harreman Publikoak?. Ez naiz hemen luzatuko, mila aldiz eztabaidatua izan da gai hau, eta ez naiz sartuko unibertsitateekin, jende gehienak egiten duen bezala, motiborik egon badagoen arren. A priori, Publizitatea eta Harreman Publikoen jendea da behar duguna komunikazio zuzendari izateko, kazetariak beste zeregin batzuetarako formatu baitira, baina nire kasu pertsonalean esan behar det kazetaritza-ikasketak oso ondo etorri zaizkidala komunikazio zuzendari gisa aritzeko. Komunikazioa “periodikoetan agertzeko” beharrarekin nahasten dutenentzako oso logikoa da kazetari bat kontratatzea, komunikazioaren ikuspegi murritz horrek koherentzia ematen diolako erabakiari, baina denok dakigu honez gero gauzak ez direla horrela. Puntu honetan, beraz, esperientziak areagoko garrantzia hartzen du, kazetariak bere burua formatu ahal izan duelako kazetaritzaz besteko komunikazio-jakintzetan.
9. Zer egin ordea esperientziarik gabeko komunikazio zuzendariekin? Azkeneko hilabeteotan nere burua ikusi dut orduz kanpo antolakunde ezberdinetako zuzendari, gerente eta komunikazio arduradunei hau eta bestea esplikatzen, ñabardurak egiten, lanak zuzentzen e.a. Zer esanik ez medio sozialak tartean daudela! Gazteak edo berriak formatzeko beharra dago, batez ere unibertsitatetik esperientziarik gabe ateratzen direlako (nahiz eta graduondokoekin atera). Bada egunotan jakin dut lan honi mentoring esaten zaiola (ingeleraz, noski, beti bezela
, euskaraz akaso jagolegintza? edo aholkularitza besterik gabe?). Uste dut badela hemen aukera profesionalik, zenbat ez dakit. Beste kasu bat ere badago, komunikazio arduraduna prentsa-bulego lanak egiteko soilik dagoen profesionalarena. Kasu honetan DERRIGORREZKOA da lehen bait lehen eguneratzeko programa bat ezartzea, hala pertsonaren onerako nola antolakundearen lanerako ere.
