Bi lezio ta erdi komunikazioaz

3 07 2009

Datorren astelehenean EHUko Udako Ikastaro batean arituko naiz, irakasle, Joxerra Gartzia eta Iñigo Fernandezekin batera: bi lezio ta erdi komunikazioaz. Pianoa hiru eskutara jotzea bezala izango da, kaotikoa edo melodikoa bertan ikusiko da, ikusgarria seguru, partiturarekin goazen arren zaila baita jakiten aldez aurretik zer aterako den saio (=esperimentu) honetatik. Gutxieneko kaosa ona dela iritzi diogunez, entzulearen gozamena aintzat hartuta, gogoz nago Joxerrarekin eta Iñigorekin esperientzia honetaz gozatzeko, nahiz eta gizasemeren batek sanferminen erdian jarri duen ikastaroa… (ez dakienarentzako oharra: nere herriko jaiak dira sanferminak). Ezin lagunei ezetz esan, ordea, eta astelehenean jai eskatu diet sanferminei Bilbon egoteko :D

Beheko irudiak ikastaroa iragartzeko erabili genitzakeen… Zein gustatzen zaizu gehien?

the tenors.001

uauauaua.002

Hemen duzue informazio gehiago, nahiz izanez gero.


Actions

Information

One response

10 07 2009
Killing Ideas – sesgo de confirmación « neure (h)egitik

[...] komunikazio ikastaroak Bi lezio ta erdi komunikazioaz [...]

Utzi zure iruzkina