Internet: aurreiritziak, datuak eta zereginak ezartzeko pistak

Askok eta askok zalantzan jartzen dute Interneten garrantzia edo eraginkortasuna komunikazio zeregineterako. “Zu ta zu bezalako lau (friki) aritzen dira hor, nere bezeroak eta jende normala ez daude hor” esaten dizute. Beste batzuk “ni e-mailarekin konpontzen naiz, eta Facebook eta hori dena txoroek txorakeriak esateko besterik ez dira”. Ez naiz orain hasiko Facebooki eta Twitterri dagozkien kritikak hona ekartzen (komunikazio-eraginkortasunaren ikuspegitik), hori laster ekarriko det blogera, baina datu hauek interesgarriak iruditu zaizkit hainbat aurreiritzi arbuiatzeko eta interneten egin beharreko lanak nondik nora planteatu behar diren iradokitzeko.

Lehenengo irudian agertzen diren datuak ikaragarriak dira, batez ere Txinari eta Indiari dagokienean. Kalitatea kopuruaren emaitza bada, atera kontuak. Bestalde, AEBtan gertatzen ari dena ere adierazgarria da: populazioaren %75a da erabiltzaile une honetan,  AEBko hauteskundeei buruz esan genuena etorri zait burura: 2008ko hauteskundeetan lehenengo aldiz gehiago izan ziren Internetera jo zutenak hauteskundeei buruzko informazioa hartzera, jo ez zutenak baino. Kasu hau, batez ere Obamaren kanpainaren kasua, Tribuei buruz esaten genuenaren adibide praktiko nabarmena da. Hemen daukazue gai hau ilustratzeko diapo bat, eta gogoratu beste post hau interneteko erregetzari buruz. E-maila izan omen zen lehenengo sare soziala, eta egungo sare sozialek e-maila hiltzen ari direla esan dute batzuek (ikus beheko irudia), baina Google Wave etorriko denean, zirkulua itxi egingo dela ematen du (probatu duten euskaldunei ere gustatu zaie). Zereginak iradoki eta gainera gaizki egiten ari zarena ere nola konpondu jakin nahi badezu, hemen pista batzuk 7 reasons your social media marketing failed (and how to fix it!). OHARRA: klikatu irudietan handiagoak ikusteko.

27062201

Via Fabio.com.ar > new scientist

intent

Via Ivan Pino > ProBlogger22 Reasons People Go Online: which is your blog Connecting With? (hau bai galdera ona!)

sharing-contents

Via Mashable

About these ads

6 responses on “Internet: aurreiritziak, datuak eta zereginak ezartzeko pistak

  1. Nere postekin loturak: Michael Wesch: gure gizatasuna beldurrik edo antsietaterik gabe bizitzeko askatasuna dugu orain « neure (h)egitik·

  2. DVrena ere ikusi det, bai. GARAk ederki asmatu zuen tipo horrekin eta maketazioarekin. Neretzako egungo konbinaziorik txukunena irakurtzeko erraztasunari begira eskura ditugun egunkari guztien artean.

Iruzkina egin

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s