UBEL-en ikusia nuen aspaldi, ingelesez: how to frame an issue effectively. Hangoa ia-ia hitzez hitz ekarri det hona, euskaraz.
OHARRA: Ingelesezko to frame aditza inguratu ekarri det hona, besterik ezean. Aukera hoberik ezagutzen badezu, iruzkinetan utzi mesedez. Frame hitza, ordea, marko ekarri det.
Gai bat ondo inguratzeko abstrakziotik zehatzera mugitu beharko litzateke, halaxe prozesatzen duelako informazioa garunak.
- Hasi balore batekin: zer dago jokoan?
- Gaia deskribatu: zeri buruz ari gara?
- Soluzioa aurkeztu: nola lagunduko du politikak?
Gai bat berringuratzeko sei urrats zerrendatu ditu autoreak:
- Gaia azaldu jendea jatorrizko eredu kulturaletik kanpo eramateko moduan.
- Gizarte helburuak begibistako bihurtzen dituzten baloreak identifikatu.
- Gaiaren nondik norakoa hobeto esplikatzen duten eredu sinpleak sortu.
- Lasternide mentalak eman gaia hobeto uler dadin.
- Inakzioaren ondorioak azaldu.
- Erakutsi nola izan daitekeen politika soluzio bat.
Eskerrik asko Ekai.
Eta gogoratu beti: markoak gertaerak baino garrantzitsuagoak dira. Hemen adibide on bat.

Nere postekin loturak: Internet euskararen etsaia « neure (h)egitik·
Nere postekin loturak: Amazing « neure (h)egitik·