Gure lana beste lan baten gainean egiten dugunean, akaso ez gara konturatzen jatorrizko lana genero jakin bati dagokiola, ezaugarri eta arau batzuen gainean antolatzen dena.
Beherago dituzun adibide guztietan oinarrizko akatsak egiten dira, eta ez dute betetzen bilatzen zuten emaitza. Lan horien guztien akats komuna hauxe dela esango nuke: bidearen erdian gelditu dira ideiaren sortze/adaptazio fasean.
Independentziaren Aldeko Lipduba
Kaso honetan Lipdubaren esentzia bera ere ez da gorde: plano-sekuentzia. Gainera, katalanen lan bikainaren ostean, audientziaren espektatiba oso altua zen… Emaitza eskasa, Sustatuko iruzkinetan jendeak adierazi duen bezela. Lan asko falta da hor.
Lady Gaga erraustegiaren aurka
Lehenengo adibidean lanak funtzionatu egiten du hainbat arrazoiengatik: denak gizonak dira emakumeen sentimenduak-eta interpretatzen, “ondo” kantatzen dute, koreografia “landua” dago, jende sinplea da ospetsuen lekua hartzen e.a. Benetako lana igartzen da atzean, katxondeoa izanda ere, eta hori ikusi eta eskertu egiten da. Bigarren adibidean lana falta da, edo lana ez da ongi bideratu (jakin badakit lan asko dagoela atzean). Bestetik, zer pintatzen dute ospetsu horiek hor? Eta koro “profesional” batek hor geldirik? Eta rap horrek? Batzuetan ezetz esaten jakin behar da, kausa ona bada ere… Aitortu behar det bizpahiru aldiz ikusita ez detela hain gaizki pasa ^__^
Free Hughs eta euskaraz bizi nahi dut
Kasu hau harrigarria da. Jatorrizko kanpaina Free Hugs da, besarkadak doan. 2006ko kanpaina da, eta YouTuben 65.000.000 aldiz ikusi da! Baina, zentzurik gabeko adaptazioa egin zen, nere ustez. Jatorrizko kanpainan krisi pertsonal baten aurrean ekintza desesperatu bat egiten duen gizabanakoa dago, munduaren aurrean bakarrik, besarkada eske, gizajoa. Gizatasun extremo baten adibidea da, eta horrek lotu gaitu, hortik enpatia. Besarkadak doan ematen dituela esaten du, eta besarkadak lortzen ditu, kostata. Baina zergatik besarkatzen dute herritarrek euskaraz bizi nahi dut karteltxoa eskutan daraman morroia? Ez da ulertzen, ez dago kontakizunik.
T-Mobile FlashMob eta Hitza Hartu Gasteizen
ONDORIOA: Lotsa ematen du hainbeste ilusioz egindako lanak kritikatzea, baina ez dago adulazioa baino kritika destruktiboagorik. Distiratsu ibili gabe ere badago lana duin egitea. Errespetua zor zaio jendeari, zaleei eta jatorrizko lanari. Zorionez edo zoritxarrez gure katalogo bisuala oso zabala da, eta nahigabe standard batzuen inguruan mugitzen gara kalitatearen aldetik. Ikusentzunezkoaren kulturak “eginpide” batzuk eman dizkigu eta horiek ibilitzen ditugu gure epaietan.
P.S.- Hau dena “de buen rollo” eta errespetu guztiarekin esana dago, azken batean errezagoa da kritikatzea egitea baino.
Joe ba nei bigarren bideoa IZUGARRI gustatu zait!!! Igual da ez neukalako erreferentzia orijinalaren berri eta ez neukalako zerekin konparatu, baña ASKO gustatu zitzaidan ikusi nunian!
Kaixo, Aiora, ongi etorri. Badakit bai jendeari asko gustatu zaiola. Ez pentsa, askotan pentsatzen det ni neu naizela gauzak ondo hartzeko ezintasuna duena…
Kritika beharrezkoa, Joseba, eskertzen da, guztiok ari garelako esperientzia hauetatik ikasten. Baina nire ustez inportanteena praktikatzen jarraitzea da, praktikatik ikasten delako gehien. Egin, egin eta egin eta halako batean, gure erroreetatik ikasitakoarekin aterako da bideoren bat, mundu mailan ehunka milaka lagunek ikusiko dutena.
Hoi da! Egin, egin eta egin, hori da bidea. Baina metodo piska bat ere behar da, autoesijentzia minimo bat-edo. Gehiegizkoa ere ez da ona, paralisira eraman gaitzake horrek. Hortxe erronka.
— metodoa, autoexigentzia, gure erroreetatik ikastea eta… BALIABIDEAK. Horretaz ere hitz egin behar dela iruditzen zait.
http://ubel.wordpress.com/2011/01/07/erdibidean-oraingoz/
Argi dago, lipdub eta enparauak egitea direla lehen kolpean ematen dutena baino askoz zailagoak. Izan ere, pantaila aurrean ikusita, bat-bateko itxura hartzen dute eta egiteko errazak baina, egitan, antolaketa eta koordinazio itzela eskatzen dute.
Depresion ez erotzeko esan, gurean ere, batzutan asmatu izan dela eta egin izan direla aipatutakoak baino adibide itxurosoak, adibidez, “Dantzan Euskal Herrian” bideoa ezaguna:
http://sustatu.com/1285827069
Arrazoi osoa, Goio, ta adibide ona. Bideo hori egiteko norbaitek lanak hartu zituen, eta ez txikiak. Halakoxea emaitza.
Nere postekin loturak: Erdibidean… oraingoz « UBEL·
Aupa Joseba:
Lehenengo eta behin zinez eskertu nahi dizugu egindako iruzkina, ez zenuen esan behar “de buen rollo” egiten duzula, jakin badakigu horrela dela. Eskerrik asko berriro ere.
“Euskaraz bizi nahi dut” kanpainaren erantzukizuna dugu guk. Horren inguruan egiten diguzun ekarpenak zertxobait harritu gaitu hasieran eta zer pentsatu eman gerora. Izan ere, “ez da ulertzen, ez dago kontakizunik” ez genuen espero. Zer kontatu bagenuelako iritsi ginen “free hugs”era eta ez alderantziz hainbatek pentsa lezakeen bezala. Kontseiluak orain arte “bai euskarari” zabaldu du aldekotasunak bilatu nahian, hala ere, aurrera begira aldekotasuna baino euskararen aldeko jarrera proaktiboak behar direla pentsatzen dugu eta ondorioz, “euskaraz bizi nahi dut” ideak markoa hobeki definitzeko aukera handiak eskaintzen dizkigula pentsatu dugu. Beraz, armairutik ateratzeko deia da, euskaraz bizi nahia publiko egiteko unea dela kontatu nahi izan dugu eta irudikatu hori eginez gero jendea gurekin dagoela, eskertu egingo digutela, babesturik gaudela. Autoafirmazioaren aldeko ekintza da. Ideia horiek nola plazaratu pentsatzen ari ginela egin genuen topo “free hugs” ekintzarekin eta kopiatu beharrean moldatu nahi izan dugu arestiko ideiak gizarteratzen hasteko.
Marko horrek bigarren bideo bat izan du. Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen aldeko matrikulazio kanpainan ateratakoa. Oraingoan xede-talde zehatz bati (seme-alabak dituzten emakumezko euskaltzaleak) zuzendutakoa baina ideia berberarekin. Hau da, egin euskararen aldekoa, egin dagokizun hori eta eskertuko dizute. Euskaraz bizi nahiarekin kontsekuentea izanez gero sinergiak sortzeko gauza gara.Hona hemen bideoa:
http://vimeo.com/14967652%5D
Hau dena esan ondoren, zu bezalako pertsona batek ez badu errelatoa ulertu argi dago findu behar dugula gure lana eta horregatik eskertzen dizugu ekarpena. Izan ere, errelatoak ulertu behar dira eta haien eragina nabaritu beharra dago bestela, spota ez da jolas bisual bat besterik eta hori ez genuen nahi.
Bestalde, jatorrizko bideoa ezagutzeak zailtzen du errelatoaren hartzea edo bederen desbirtuatu egin dezake eta agian hori ezagutzen ez zuenak desberdin ulertu zuen. Ikusi beharko da jendeak zer dioen. Zinez gustatuko litzaidake jakitea esan nahi genuena ulertu ote zen.
Mila esker
Kaixo, Iñaki. Zuen kasuan nik uste zuk zeuk ematen dituzula klabeak zure iruzkinean. Kontua “armairutik ateratzea” bada, edo “proaktiboa izatea” euskararen alde, hortxe dauzkazu bi kontakizun ezberdin antolatzeko hari muturrak. Hortik tiratzea besterik ez duzu egin behar kontakizun propio eta originala sortzeko. Nere ustez zuen “mixak” ez du funtzionatzen ez jatorrizkoaren “imitazio” gisa ezta kontakizun propio gisa. Free hugs kasuan, tipoak besarkadak eskaintzen ditu eta horixe lortzen du. Sinplea eta koherentea. Hor dago bere indarra. Benetan latza da kalera ateratzea besarkadak eskaintzera/eskatzera, lotsa publikoa gainditu behar delako. Gizakia bere beldurren aurrean jartzen du, biluztu egiten da eta bortitza da hasieran. Baina zuen kanpainan aldarrikapen “politikoa” da, eta kodigoak ez du berdin funtzionatzen. Sinpatikoa da, bai, baina ez dauka bestearen indarrik, nabarmen. Hauxe nere iritzia Iñaki. Besarkada bat
Nere postekin loturak: Erdibidean Ez Gelditzeko Pistak « neure (h)egitik·
Nere postekin loturak: zuzeu.com — Ez ahaztu pentsatzea·
Iepa, Joseba! Seguro Gaztetxeak egin du bideo hau!Ez da lidup-a, korrikako bideo berexi bat prestatu dute, indiana Jones-en spin off-a. Nire ustez, hagitz ongi dago. Pixkat luzea da, egia da, baina, umoretsua eta hagitz landua!efektu espezialak eta guzi!
ea zer iruditzen zaizun
Ongi segi!
Joe…azkar-azkar idatzi dut eta gaizki idatzi dittut gauza batzuk:
Seguro gaztetxea ez, segurako gaztetxea
efekto espezialak (oso espezialak dira, bai) baina, efektu bereziak, hobeto.
juas! Barre egiteko behintzat balio du
Making-offa ikusi nahiko nuke!!! Ikaragarria eta estimatzekoa da jendeak hartzen dituen lanak. Eskerrik asko Maite. Seguro gaztetxea, hoi re oso ona