Jendaurreko Komunikaziorako Gida Praktikoa irakurri edo deskargatu badezu, dagoeneko badakizu zein diren 10 akats hauek, bertan idatzita baitaude. Ez badezu irakurtzeko gogorik edo denborarik izan, hementxe dituzu hurrenez hurren.
- Hasiera traketsa. Kimikarik ez entzuleekin. Hau gertatzen da ez degulako ahaleginik egiten “entzuten”, eta, ondorioz, ez ditugu gure alde baliatzen egoerak ematen dizkigun aukerak.
- Gorpuzkera zurruna edo inexpresiboa. Gorpuzkera da saioaren arrakastaren %38aren erantzulea.
- Gaia intelektualki landu entzuleak gaian emozionalki lotzeko ahaleginik egin gabe.
- Hizlaria deseroso dago, huts egitearen beldurrez.
- Kontaktu bisual eskasa eta aurpegiaren adierazkortasun eskasa.
- Umore falta.
- Diskurso nahasia, norabiderik gabe.
- Isiluneak erabiltzeko trebeziarik eza.
- Energia falta, tonu, abiadura eta bolumen aspergarriekin.
- Hizkera aspergarria eta material interesgarririk ez.
Baten bat ezaguna egiten zaizu?
Nere postekin loturak: Zergatik idatzi? - IKTeroak·