Gaur Xabier Euskitzeren zutabetxo hau irakurri det, eta inkesta bat egitea bururatu zait, asko interesatzen zaidan aspektu bat ikertzeko.
Bapatean galdetuta, zuk zer ikusten duzu gehiago Pirritx, Porrotx eta MariMototsengan pentsatzen dezunean, euskera edo pailazoak? Bi elementu horietatik zein nagusitzen zaizu gogoan bapatean?
OHARRA: Inkesta itxita dago. Iruzkinetan utzi dezakezu zure iritzia. (11.02.01)
Nik baloreak pentsatzen dut!
Orhipean-ekin bat: koloretako mundua posible izan dadin zabaltzen dituzten balore guztiek dute indarra, nire ustez. horrek egiten ditu ezberdin eta eredugarri. horrek bereizten ditu balorerik sustatu gabe umorea soilik egiten duten beste pailazo batzuengatik.
Pailazoak ipini dut… baina era berean jar nezakeen euskara.
zorionez) hazi den ama bat beste hainbat gurasorekin batera larunbat arratsaldez 2 gradotan Oiartzungo Polikiroldegi aurrean Pupu eta Lore ikuskizunerako ordubeteko kola egiten ikusteak azterketa antropolojiko bat egiteko aukera emango luke, dudarik gabe.
Biak elkarrekin doaz Pirritx eta Porrotx eta konpainiaz pentsatzen dudanean, ezin dut bata irudikatu bestea gabe. Txirri, Mirri eta Txiribiton eta Gabi, Fofito y Milikito (azken hauekin ez gehiegi
Zoragarria da talde honek eskaintzen duena, nola engantxatzen dituen haurrak, taldea familiako kide bihurtzeraino. Pailazo euskaldunak? Euskal pailazoak? Pailazoak soberan eta euskaldun gutxi ditugun herri honetan ez dakit zeinekin gelditu egia esan…
Laburtuz:
Hizkuntzaz haratago doan zer edo zer dela iruditzen zait, euskaraz bizitzeko unibertso berri bat eskaintzen digun kultura kontsumitzeko esparru berritzailea dudarik gabe.
Nik ez dut zalantzarik: umeek pailazoak ikusten dituzte, gustatzen zaizkien pailazoak.
“Pailazoak” jarri dut dudarik gabe.
Euskara ETB3 jartzen dudanean ikusten dut; edo sarean dagoen edukin uholdean euskarazko ttanttak bilatzen ditudanean.
Telebista ikusi nahi badute eta alternatibarik eskaintzeko indarge nagoenean, Harriketarrak ikusi behar izateak tristetu egiten nau, beraiek aspertu eta alboratzen dugu telebista.. Tira, euskaldunon seme-alabak telebista gutxiago ikustea eskertu beharko diegu!
Euskarazko katalogo luzea joan gara osatzen han eta hemen topatutakoekin baina benetan urria da eskaintza eta aspaldi honetan berritu ez dutela dirudi. Zaharra eta urria etengabe berritzen ari den eta mugarik ez duen eskaintza erdaldunaren ondoan.
Beti kinka larrian!
Munduari begiratzeko modu bat…
Hori da niri burura etorri zaidana. Pailazoz jantzita euskal diskurtso koherentea eskaintzen dutela, herri honi lotuta, une honetan ulergarria, eta balore eredugarriaz apainduta. Eta utopiarako leihoa irekitzen duena.
Gure umeek hori aukeratzen dute. Jakingo al dugu guk hasitako bideari jarraipena ematen?
Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.
Inkestak tutu estu batetik pasatzea eskatzen du, eta nornala da batzuei beste batzuei baino gehiago kostatzea hortik pasatzen. Baina nere interesa oso zehatza da, eta horregatik tutua.
Hala ere, zuek utzitako mezu hauek ere informazio-iturri sendoa dira nere asmoetarako. Mila esker denei lotsagabe aritzeagatik. Beste edozein iruzkin ere ongietorria izango da.
Besarkada bat denei.
Nik pailazoak ikusten dizkiat, agian euskaraz %98an bizi naizelako. Eta garaia pasa zaidanez, ba, zera, aspertu egiten naute…
Hori bai, Barakaldoko gure lagun batzuen ordezkari izan behar banu, nik uste hor euskara (hainbat baloreren artean) ikusten dutela, susmo hori zeukat.
Emankor habil, dedio.
Alderdi garrantzitsua ikusi dek hor Denis. Buruan zebilkidan, baina ez nituen gauzak gehiago konplikatu nahi. Arrazoi osoa dek, eta informazio hori izugarri interesatzen zait. Hi bezelakoak ez diren horien pertzeptzioa ere ezagutu beharko nuke nere asmoetarako. Alegia, hi inmersioan bizi haiz, baina beste askok ez.
Informazio hori gabe, bi hipotesi formulatzea beste erremediorik ez da gelditzen.
Emankor? Asko biguntzen ai nauk
Nik pailazoak jarri dut. Jendarte eredu zoragarria, askotarikoa eta koloretsua zabaltzen duten pailazoak dira, baina batik bat kalitate oso oneko lana egiten dutelako dute gustuko umeek, dugu gustuko gurasook (musika oso ona, gidoiak, marrazkiak, koreografiak…). Besterik da lan hori euskaraz egiteak euskararen normalkuntzari egundoko mesedea egiten diola…
Pailazoak ikusten ditut. Gure herrian, gure kulturan eta nere ustez gizarteak izan beharlo lituzkeen baloretan oinarritutako pailazoak. Azken batean gure gizarte txikiaren islada dira nere ikuspuntutik. Txikientzat gainera erreferente garrantzitsua, kontuan hartzen baldin badugu telebistan edo interneten ikusten dutenarekin. Ondo pasatzeko, baita pentsatu eta hausnartu ere. Irla txiki bat marrazoz beteriko itsaso zabal honetan.
Nere postekin loturak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Euskara ala pailazoak? « IZARRAIZPETIK·
Gehienok pailazoak ikustea da Pirritx eta Porrotxen arrakastaren gakoa nire ustez. Duela hamarkada batzuk, pailazo txarrenek ere, euskaraz lan eginda arrakasta izango zuten sektore batzuetan. Baina hori pasa zen.
Ondo jakin dute, hauek, euskara hitza aipatu gabe (gutxi) euskara sustatzen. Ta Euskitzek esan bezala, izan bitez eredugarri.
Pailazoaki dudarik gabe, eta hori da niretzako daukaten balorerik ahundiena, eta euskarari eman diezaioketen laguntzarik haundiena, Antton-ek ondo dioen bezela, bere arrakasta ez da euskaraz egiten dutelako (soilik), produktu erakargarri bat delako baizik.
Wazemank-ekin antzeko gertatzen dela iruditzen zait, baina helduekin, produktu erakargarriak Euskaraz, holako gehiago behar ditugu, bai guk eta bai Euskarak.
AIoooo
Gauzak zailago ere jarri litezke:
Zer ikusten dezue gehiago Berriaren kasuan, egunkaria edo euskara?
Edo, beste hau: zer ikusten dezue gehiago bertsolaritzan, bertsoa edo euskara?
Bertsolaritzan, bertsoan, baina Berriaren kasuan…, ez litzateke horrela izan beharko, baina Euskara .
Nere postekin loturak: Pailazoak ala euskara? | Aisia.net – Bloga·
Oso gai interesgarria! Aisia.net blogean erreferentzia egin diogu zure sarrera honi. Hona nire iritzia:
1. Nik, batez ere, pailazoak ikusten ditut baina euskara ere ikusten dut. Nire alabak pailazoak ikusten ditu (besterik ez). Horretan eredu direla uste dut. Bertsolaritzarekin batera euskalgintza eta kulturgintzarako azken urteetako eredu dira.
2. Euskitzeren artikuluarekin (euskal mundua erakargarri bihurtzea) kontrapuntua Koldo Izagirreren azken liburuan topatu daiteke: “Aspaldi honetan usu entzun izan dugun legez euskarak, euskal kulturak “erakarri” egin behar baldin badu, hauxe da gizartean txertatzen den mezua, toxina: 1. Euskara eta euskal kultura ez dira erakargarriak. 2. Erakargarria erdara da, erdarazko kultura. Antitesien joko zaharra dugu: horrela ere sortzen da ideologia arrazista, hizkuntzen kategorizazioaren bitartez”
Eskerrik asko aipamenagatik Jaime, ta ongi etorri.
Ez det Izagirreren liburua (oraindik) irakurri, baina pasa dan astean Euskadi Irratian egin zioten elkarrizketa entzun nuen, ta segituan konturatu nintzen eztabaida positibo baten aurrean egon gaitezkeela berak aipatzen duen kontu horretan. Nik uste euskalgintzaren arazo sakona dela taktikarik eza, eta, horrenbestez kategoria totaletan mugitzen garela ia beti. Nik uste ahaztu egiten zaigula erdalgunea ez dela soilik linguistikoa, estetikoa eta sinbolikoa ere bada, eta erakarri behar direnak ez dira soilik “erdaldunak”. Euskaldun asko ere erakarri behar ditugu, norbera bere arloan eta orokorrean.
Arrazoia duzu, Joseba. Nik Izagirreri ulertu diodana zera da: erakargarritasunaren mezua gehiegi errepikatzea, kontrako efektoa ekarri dezakeela. Horregatik, Pirritx eta Porrotxen lana eredugarria da: haurrak erakartzen dituzte pailazoak direlako eta emanaldi oso ederrak egiten dituztelako; eta ez euskararen aldeko mezuak zabaltzeagatik.
Nik ere pailazoak jarri dut.
Beste ideia bat aportatu guran, azken aldian eztabaidan ari gara semea (5 urte) eta biok, gormiti panpinekin jolasean ari garela ni euskaraz, eta semeak: “amatxo, gormitixek ez dakixe euskeraz”, eta nik baietz, nireek baietz, eta bera tematuta ezetz. Telebistako marrazki bizidunetan ikusten ditu berak gormitiak, gazteleraz noski, eta ez ditu imaginatzen panpinak beste hizkuntza batean solasean.
Joseba, aisia.net-en gai honen inguruan beste bi iritzi jaso ditugu:http://www.aisia.net/bloga/?p=691
Eskerrik asko Jaime. Begiratu ditut. Ia poliki-poliki ondorio batzuk ateratzen hasten naizen…
Inkesta itxi egin det 152 bozka bilduta, nahikoa delakoan.
Alabari (8 urtekoa) galdetu diot: Zergatik gustatzen zaizu hainbeste Pirritx eta Porrotx?
“Euskaldun jator-jatorrak direlako, ama!” Eta gero jarraitu zuen: “eta oso dibertigarriak, eta oso abesti politak dituzte, eta gauza asko ikasten dudadako… oso pailazo onak dira, ama!”
Uste dut, aipatutako ordenean, jaso ditudala. Harritu nau “euskalduna” izateak botepronton atera zaion lehena.
Zer ikusten du berak, euskara ala pailazoak? Osotasuna ikusten duela uste dut. Gauza bat eta bera dira berarentzat.
“Disekzioa” helduen kontua ote???
Jakina Nora, disekzioa helduen kontua da, ez errealitatea batasun hori ikusten ez dugulako, baizik eta metodo bat delako harago ikusteko. Badakizu hemen komunikazioa kontuez aritzen garela, ez hizkuntza kontuez. Gai hau disekzionatzeak ondorio zuzenak ditu enpresa eta erakundeen marketinean. Horri begira nago.
Oso interesgarria da zure alabaren erantzuna: euskaldunak direlako. Ez du esan euskaraz mintzatzen direlako. Ez dira gauza berdina, eta kasu honetan ere inplikazio zuzenak daude marketinaren aldetik.
Segi pizkor.
Berandu samar beharbada, baina esan egingo diat burura etorritakoa.
Pailazoei dagokienez, bi maila daudela uste diat: haurrena eta helduona. Haurren munduan pailazoak ikusten dituzte, edo Noraren alabak dioen bezala, pailazo euskaldunak. Hor argi zegok eta hala dela uste diat Denisen moduan %98a euskaraz bizi direnen artean eta gune erdaldunagoetan bizi direnen artean.Besterik da ordea, helduon mailan gertatzen dena. Denisek dioenarekin bat egiten diat, ia euskaraz bizi garenok pailazoak ikusten ditugu. Aldiz, nire Bilboko lagun batek seguru negok hark euskararen gaia ere oso gertu ikusten duela.
Bertsoetan, ni bertso gose joaten nauk, inprobisazioaren magiak zer eskainiko… Berriarekin, goizero albiste bila joaten naizen irudipena zeukeat. Hori bai hiruhileko kuota ordaintzea tokatzen denean, Berriari ez ezik, euskarari ere bultzada ematen ari garen sentsazioa gertu izaten diat.
Beste galdera bat: “Izarren argia” filma ikustera joan ginenean istorio bila joan ginela esango nikek; berdin “Aupa Etxebeste” ikustera joan ginenean. Abiapuntua hori zela esango nikek. Nahiz eta, beharbada, euskaraz izateak, zinerako planak besteetan baino irrika handiagoz egitea ekarri ohi digun.
Horratx bat-bateko burutazio hauek, zerbaiterako balio baditek…
Euskarazko produktuak kontsumitzen ditugunean, euskaraz direlako izaten da sarritan. Militantzia hutsa. Baina badira merkatuan kalitatezko produktuak euskaraz. Horiek kalitatearengatik hautatu ahal izatea da normaltasunaren seinale. Horren adibide Pirritx, Porrotx, Marimotots eta konpainia. Onak dira: kalitatezko edukia eskaintzen dute euskaraz. Gurasooi landua eta gure baloreekin bat egiten duena dela iruditzen zaigu eta haur guztiei gustatzen zaizkie. Hori da gauzak ongi egiten dituztenaren froga nagusia. Nik, dudarik gabe, SUDUR GORRIA IKUSTEN DUT LEHEN-LEHENIK!!!
“euskaldun jator-jatorrak”. Zer adierazi nahi izan zuen horrekin alabak? Ezin dut ziurtatu, baina uste dut, “hurbilak, gure modukoak”. Pailasoak, pertsonaiak baino (nahiz eta pertsonaiak direla jakin) pertsonak dira berentzat, hurbil sentitzen dituen pertsonak, maite dituenak… ia-ia etxekoak…