Zubietako erraustegiaren moratoria: mision cumplida

“Egungo errauste plantako lanekin jarraitzea baztertu du Gipuzkoak” irakurri nuenean, hasperen egin ta halaxe esan nion neure buruari: “Lau urte luze joan dira, eta lanaren biharamunak jota gabiltza oraindik, baina iña dao”. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ondoren ere halaxe gertatu zitzaigun: aje luze eta latza. Baten batek azalduko dit inoiz zergatik gertatzen den hori.

Blog honetan komunikazioa eta mugimendu sozialak hizpide izaten ditugu, eta apenas esan dut ezer hemen atez atekoaz eta erraustegiaz, sukalde lanen berri ez emateko noski, baina esan behar det hemen esaten diren gauza gehienen aplikazio praktikoa ikus daitekeela lan horretan hari erreparatuz gero. Gehiago: hark inspiratu ditu hemengo eduki asko urteotan. Mugimendu sozialen komunikazioaz beste, komunikazio politikoa eta instituzionalaren ikuspegiak ere erruz erabili dira, estrategiak eta beharrak halaxe aginduta.

Baina, kasu honetan, komunikazioaz haragoko elaborazio estrategikoa behar izan da, bi txandatan; lehena 2007an, bigarrena 2009an, atez ateko bilketa ezartzeaz gainera errauste-planta gelditzeko aholkua eman eta horretarako estrategia aurkeztu genuenean. Aholkularitza horrek ezarri zuen orain gertatu denaren oinarria, garaiko hitzetan: “errauste-planta diputaziotik bertatik geldituko da”, eta horretarako lau hankako estrategia paratu genuen agentziatik: 6 urteko moratoria, Gipuzkoa Zero Zabor erakunde berria sortzea, Usurbilgo Ituna sortzea eta Garbitania sortzea (egia guztia esatea aldera, Garbitania izan zen gure lehen asmoa, 2007 urtean, baina egoerak medio, azkena izan zen munduratzen). Txukun-txukun gordeta dauzkat dokumentu fundazionalak-edo, egunen batean zerbaiterako balioko dutelakoan.

Aldaketa soziala, jardunbide instituzionala, mugimendu sozialak, politikagintza, komunikazioa eta aurkariaren mugimenduen neutralizazio sistematiko eta ordenatuaren artean lortutako garaipena dela esango nuke. Hori da zuzendaritza argi eta prestu baten abantaila, egindako planaren %95eko ejekuzio-maila lortu duena, nahiz eta kasu batzuetan ejekuzioa dezente atzeratu den (Garbitania eta Gipuzkoa Zero Zabor).

Baina batez ere, beldurraren eraginez lortutako garaipena izan da. Pasa den legealdiaren egoera zailean ez zegoen irabazterik beti aurretik ibili gabe. Antizipazioa izan da gakoa, batetik; eta joko eremuaren kontrola, bestetik, framinaren bidez eta timing sendo baten bidez.

Ikasi deguna ere, itzela. Gauza bat azpimarratu nahiko nuke hemen: aktibisten eta jende prestuaren indarrik gabe ez dago ezer egiterik gisako egoera batean. Agentziak ezin du hori ordezkatu, ezta esparru instituzionalek ere. Aktibistak dira gakoa, batez ere haien ezagutzak eta indarrak ondo bideratzen badira. Politikari zintzoak ere aipatu behar dira, alkateak kasu honetan, batez ere ikasteko erreparorik ez dutenak. Hauek ere, gu bezala, beldurraren aholkupean aritu dira. Txorakeria da, badakit, mila aldiz esana, baina irakasten ikasi duguna…!

Eta, jakina, lan taldea. Estrategian, zuzendaritzan eta ejekuzioan ondo antolatuta dagoen taldeak beti lortuko ditu emaitza onak, galdu edo irabazi. Elaborazio estrategikorako nahikoa tarte zabala eta ejekutatzeko nahiko bertikalitatea daukan taldea, itzal luzeko taldea da, seguru. Haatik, autoesijentzia-maila ezberdinek ez dute taldea tentsio larrietatik libratuko, eta izan, hala da beti, kultura korporatibo/militante batzuek gehiago erreparatzen diotelako bere buruari “jendeari” baino, arrazoiak arrazoi.

Taldeaz ari naiz bere zentzu soilenean: pertsona kopuru jakin bat behar da holako lan bati ekiteko, bestela jai; ez bi, ez hiru… Gehiago. Katalanek 13ko talde batekin egin nahi izaten dutena, hirukote batekin egin nahi izaten dugu guk! Ezin da, eta horregatik hasi beharko ginateke kalitatezko herri mugimenduaz hitz egiten.

Egunen baten, indarrak eta gogoak bat etorriko direnean, guztiaren berri osoagoa eta ordenatuagoa eman beharko da, baina orain xanpairik gabeko gozatu lasai barnerakoiaren garaia da, “ehiztari bakarti eta lotsaiengisara, erraietan kabroia izorratzearen plazerra sentituz, eta kausa on baten alde egindako lanarekin pozik.

“Munstroa akatzea baituzu xedea…” ;)

3 responses on “Zubietako erraustegiaren moratoria: mision cumplida

  1. Nere postekin loturak: Prentsa Bulegoa | Komunikazioaren (h)egia·

  2. Nere postekin loturak: Komunikazioaren (h)egoa | Komunikazioaren (h)egia·

  3. Nere postekin loturak: Komunikazioaren (h)egoa Lumatzen | Komunikazioaren (h)egia·

Iruzkina egin

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s