Komunikazio Korporatiboaren Hizkuntz Politika

Honakoa proposamen irekia da, eta seguruenik ez du balio edozein enpresa edo erakunderentzako. Eredu proposamen bat besterik ez da. Ez naiz hizkuntz normalizazioan aditu, jakina, baina hauek izan dira erabilitako irizpideak proposamena osatzeko: hizkuntz normalizazioa, komunikazioa eta eraginkortasuna.

Proposamenak graduak onartzen ditu, noski, baina ez proposamena bera desitxuratzeraino. Proposamenak eztabaida desorekatzeko/reekilibratzeko asmoa ere badu.

Prentsaurrekoak: euskara hutsez. Galdera-erantzunak galdera formulatu den hizkuntzan.

Prentsa-oharrak: euskara hutsez.

Prentsa-deialdiak: euskara hutsez.

Elkarrizketak:

  • analogikoak idatziz: hemengo medioei euskara hutsez. Kanpokoei bere hizkuntzan, elkarrizketatuak horretarako aukera badu; bestela, euskaraz etxeko itzultzaile batekin. Kanpokoa izanda Euskal Herrian ordezkaritza badu, orduan euskara hutsez.
  • digitalak idatziz: galderaren hizkuntzaren arabera.
  • kamara aurrean zuzenean: medioak nahi duen hizkuntzan.
  • kamara aurrean ez zuzenean: euskaraz, salbuespenak salbuespen.

Sare sozialak: oro har, hizkuntza bakoitzak bere kanala.

Webgune korporatiboa: eduki estatikoak lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Eduki dinamikoak gutxienez euskaraz eta gaztelaniaz/frantsesez. Sare sozialetan eta emailaren bidez egindako kanpainen kasuan, hizkuntza bakoitzak bere “landing page”-a izango du.

Barne aldizkaria: euskara hutsez langileen elebitasun-tasa %70tik gorakoa bada. Zalantzak hemen…

Zirkularrak: euskara hutsez.

Intraneta: euskara hutsez.

Kanpo aldizkaria eta katalogoa: xede-taldearen araberako hizkuntza erabiliko da. Hizkuntza segmentazio-irizpide garrantzitsua denean, orduan xede-talde bakoitzari bere hizkuntzan idatzitako aldizkaria helaraziko zaio. Ez da aldizkari elebidunik egingo. Banaketa arazoengatik aldizkari elebiduna egitea beste aukerarik ez badago, “hankazgorako” ereduari jarraituko zaio, ez parez pareko zutabeen edo leihoen ereduari.

Kartelak eta eskuorriak: elebakarrak izango dira, inoiz ez elebidunak. Kanpainak, ordea, elebiduna izan behar du.

Merchandisina: euskarriak elebakarrak izango dira. Ahal den guztietan euskara hutsez.

Papeleria: ohikoa euskara hutsez. Berezia, dagokion hizkuntzan edo elebiz, hierarkia baten barruan.

About these ads

5 thoughts on “Komunikazio Korporatiboaren Hizkuntz Politika

  1. xabierm-k dio:

    Ongi ikusten dut planteamentua.
    Gizartearen normalizaziorako akuilu bilaka litekeela pentsatzen dut.
    Euskal Herrian euskara eskubide gisa arlo guztietan bermatu behar den heinean, ezkerreko postulatua guztiz. Bertako hizkuntza, bizirauteko egoera larritik soilik diskriminazio positibo ausarta aplikatuz aterako da.
    Ziur naiz horrelako planteamendua erakundeetan orokortuko balitz,
    euskal gizarteko herritar orok hartuko lukeela euskara ikasteko erabakia, oinarrizko mailan gutxienez.

    Baita, alderdi politikoek eta eragile sozialek aplikatzeko ere. Behingoz.

    Xehetasunetan,
    zalantzak sortzen dizkit kamara aurrean zuzenekoan egiten zion trataera bereiztuak. Non elkarrizketatzailearen hizkuntzan onesten den. Pentsatzen dut bapatekotasunak ematen diola berezitasuna. Baina, zuzeneko hurrengo agerraldiko grabaketa euskara hutsez egiteko presta daitezke kazetariak. Ze, grabaketa zuzenean ez denean euskara hutsez egitea planteatzen denean, ez diot ikusten alderik.

    Gainontzean,
    ekarpen interesgarria oso.
    Zulo honetara orain artean iritsi ez banauk ere, gutxiago enian espero hegi honetatik…

    Atsegin du

    • Ongi etorri zulo honetara Xabier Mikel, eta eskerrik asko iruzkinagatik. Konforme nago esaten duzun guztiarekin, oro har, eta proposamen honen asmoa ere zuk esandakoa da. Zu zera proposamen honen hartzaileetako bat, eta, ondorioz, poztu egiten naiz zure eguneroko jardueran laguntzen badizu. Proposamenak zu bezalakoentzako “araudi” edo “gida” izan nahi du, batetik, eta, bestetik, zuen komunikazio-jarduera baliatu euskararen normalizazioari lagun diezaion. Gainera, ordezkari politiko eta instituzionalak zareten aldetik, zuen pisu sinbolikoa erabili nahi du euskararen pertzeptzioan eragiteko eta, bide batez, euskaldunen autopertzeptzio (linguistikoan).

      Aipatzen duzun kontu zehatz hori dela-eta, baliteke arrazoi izatea bai. Eztabaida praktiko bat eskatzen du gaiak.

      Atsegin du

Iruzkina egin

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s