The Citizen’s Handbook, practical assistance for those who want to make a difference. Halaxe aurkezten du bere burua eskuliburu honek, eta ez dio promesari hutsik egiten. Bertan dagoen baliabide-sorta ikaragarria da kalitatean eta kopuruan. Ematen du kalitatezko herri mugimendu bat bilatzen duela, edo, beste era batera esanda, kalitatezko herritarra. Jakina, kalitatezko gobernua ere bilatzen du. Nere aldetik, Udal Komunikazioaz hemen esandakoak ere badu lekurik.
Edozein elkartek nahiz antolakundek, handi zein txiki, erabilgarri izango du eskuliburu hau, ohiko galdera guztientzako erantzunak eta ekinbide praktikoak biltzen dituelako.
Atalei begiratzea besterik ez dago, ikusteko nolako altxorra dagoen barruan:
- Antolaketa
- Komunitatea eraikitzeko ekintzak
- Gobernatzeko modu berriak
- Itzal luzeko ekinbidea
- Arazoak eta soluzioak oinarriekin
- Herritarraren liburutegia
- Material onenen estekak
- Informazioa Vancouver-i buruz
Eskuliburua Vancouver Comunity Network, the regional freenet webguneak eskaintzen du, eta horri ere bistadizo bat ematea gomendatzen dizut udalgintzan edo gobernugintzan bazabiltza, herritarren eta erakunde publikoen arteko harremanaz dudan ikuspegia bete eta txiki utzi baitu honek nerean.
Badakizu, diferentzia markatu nahi badezu, hemen eskuliburu aparta.
Nere postekin loturak: Herri Mugimenduaren Museoa | Komunikazioaren (h)egia·