Cameoak egiten ditut batzuetan, hau da, nere pelikulatik atera eta beste baten pelikulan agertzen naiz: komunikazioari buruzko hitzaldiak, ikastaroak, nahai-inguruak, hedabideak, coaching delakoak, klaseak… Aurten batzuk joan dira, eta datorren urtean ere izango det horretarako aukera. Horietakoren batean ikusiko gara?
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak Komunikazio Korporatiboa masterra eta Komunikazioa Erakundeetan aditu titulua abiatu dituzte, hurrenez hurren. Bietan arituko naiz klaseak ematen. Bide batez esanda, bietako bati ez litzaioke gaizki etorriko komunikazio-ikastaro bat…
Lehenengoan, EHUn, Udal Komunikazioaz arituko naiz, kasu zehatzen gainean: egoera berezi bat, hondakien atez ateko bilketa Usurbilen, batetik, eta egoera arrunt bat, Lezoko Udalarena, bestetik.
Bigarrenean, MUn, bi saio ezberdin egingo ditut. Hasierakoarekin nago animatuena, formatu libreagoa izango duelako eta gaia bero-bero dagoelako: komunikazio paradgima berriak, hau da, komunikazio-ingurune berria Interneten eraginpean. Bukaerakoa ere oso gustukoa det: komunikazio kanpaina baten antolaketa.
Batzuek galdetu didazue interesanteak ote diren, izena emateko-eta. Interesanteak badira, jakina, eta pozgarria da gisakoak egiten ikustea, horien behar gorrian gaudelako Euskal Herrian, baina nik ezin det kalitatearen inguruan bermerik eman. Esango nuke unibertsitate bakoitzaren kalitate pertzibituaren araberakoa dela hori, irakasleen araberakoa e.a. Zuen esku, beraz, hori epaitzea.
Bestalde, aurten hirugarrenez ibiliko naiz Ekoliderrekin. Orain arte saio bakarra egiten nuen, ikasleen proiektuak komunikazio aldetik komentatzen/epaitzen (lan gazi-gozoa inondik ere), baina aurten beste bat ere egingo det, jendeaurreko komunikazioaz.
Zuetako baten bat pelikula horietakoren batean ibiliko bada, esan dezala iruzkinetan zerbait, alde batera edo bestera, ondo etorriko baitzait aurrean izango dudan jendeaz zerbait jakitea saio ahalik eta egokiena egiteko.
Ez dirurik ez denborarik hori dena egiteko baina ziur bildu gaitezkeela koadrila bat beste modu batera antolatzeko
jeje, koadrila?