Teokrazia sistema politiko bat da, erabaki politikoak hartzen dituena ideologiari begira, ez jendeari begira (estrategiari begira). Estrategia da jendea eramatea dagoen lekutik zuk nahi duzun lekura, eta horretarako jendearen kokalekua da estrategiaren zentroa beti. Zure burua, zure ideologia, zure arazoak, zure penak, zure autokritikak… Zure komunikazioa “zurea” besterik ez bada, ez da nirea izango. Zure komunikazioa zure (h)egiaren errebelazio sistematikora mugatzen bada, eta ez badu gure bizimodua, kezkak eta beldurrak kontsideratu ere egiten, erretorika egiteko ez bada, orduan teokrazia bat zara. Eta emaitzetan ere teokrazia isolatu bat izango zara, axolagabekerian galtzen diren eta agindu etikoak ematen dituen trakzio sozialik gabeko teokrazia.
Baina egungo herrigintzaren txostenetan hitzik ere ez da esaten jendeaz. Eta esaten denean, jendeari kargu hartzeko besterik ez da izaten. Lotsagabekeria onartezina, oso ohikoa dena teokrazia guztietan, batez ere gazteei kargu hartzea atsegin duena (bereziki sutzen nau honek).
Blog honetan sarri errepikatzen den ideia: komunikazioa da edozein (herri)gintzaren bihotza. Sail edo batzorde batean antolatzen den arren, komunikazioak zuzendaritza funtzioa betetzen du bete-betean, eta zuzendaritzan egon behar du haren aginduak ondo bete ahal izateko eta kalearen aginduak mahai gainera eramateko. Komunikazioaren bidez iristen da dena delako gintza jendearengana, eta komunikazioaren bidez kudeatzen du bere irudi publikoa. Nortasuna ideologiaren lana den bezala, irudi publikoa, berriz, komunikazioaren lana da. Eta komunikazioarena da erakunde bat eta bere publiko guztien arteko kontaktu puntuen kudeaketa, alegia kontaktu puntu horien identifikazioa, definizioa, planifikazioa eta kontrola.
Komunikazio korporatiboak “entzumen” dispositibo bat biltzen duen heinean, gainera, betekizun garrantzitsua du berrikuntzan eta erakundeen astinduan mota guztietako desbiazioak saihesteko.
Nere postekin loturak: Mezu ideologikoa edo mezu praktikoa? | Komunikazioaren (h)egia·
Nere postekin loturak: Komunikazioa eta kulturgintza | Komunikazioaren (h)egia·
Nere postekin loturak: Oñatiko Gaztetxea eta MusikHerria | Komunikazioaren (h)egia·
Nere postekin loturak: Page not found | Komunikazioaren (h)egia·