Mezu ideologikoa edo mezu praktikoa?

Maslow-ren beharren piramidea

Askotan mahaigaineratu zaizun galdera, ezta? Azkenaldian mezu praktikoen aldeko aldarria dago, euskararen kasuan, esaterako. Horrek ekarri du euskara eta lana topatzeko aukerak lotzea. Kontu ezaguna egingo zaizu.

Izenburuko galderak, berez, ez du erantzun borobilik. Berriz esan beharko da: komunikazioan ez dago errezetarik, ez dago onik ez txarrik. Alegia, mezu praktikoak ez dira, berez, ideologikoak baino hobeak. Azterketa, xede-taldeak, estrategiaren araberako mezu egokien gaineko kalkulua besterik ez daukagu; kalkulua, ziurtasun eza, eta ondoren egin behar den ebaluazioa, asmatu ote dugun jakite aldera, hurrengo kanpainarentzako lagungarri. Hortaz, mezu ideologikoak eta praktikoak, denak ditugu eskura, noiz-nola erabiliko ditugun zai.

Mezu praktikoak lanarekin lotzea, bestalde, kontu kamutsa da. Hasteko, lana dutenentzako ez da oso praktikoa, eta jende gehienak dauka lana. Sesgo ideologikoek eramaten gaituzte hori egitera, ezkerraren sesgo ideologikoek alegia, ekonomizismoaren eskutik. Bizitza sozialean, ordea, lana bezain praktikoak dira beste kontu batzuk.

Ez det disertaziorik egingo, lasai. Nahikoa da gai honi buruzko ikuspegi soilena eta zabalduena begiratzea, zertaz ari naizen ikusteko: Maslow-ren Piramidea. Bere adiera osoan esanda: Giza Beharren Piramidea. Adi: beharrak ditugu hizpide, ez interesak, eta horregatik dira praktikoak. Ikuspegi honetatik ikusita mezu ideologikoen eta praktikoen arteko muga asko lausotzen da. Praktikoa dena eta ez dena, apriorismo ideologikorik gabe definitu behar da. Eta hementxe labana: izenburuko galderak hautu faltsua planteatzen du. Mezu guztiek izan behar dute praktikoak beti, jendearen bizimoduaren korapilo jakin batzuk modu jakin batean askatzera eraman behar baitute.

Hau da: jendearen bizimoduan zentzua izango duten mezuak sortu behar ditugu, trakziorik gabeko teokrazia bat izan nahi ez badugu.

 

About these ads

One response on “Mezu ideologikoa edo mezu praktikoa?

  1. Nere postekin loturak: Komunikazioa eta kulturgintza | Komunikazioaren (h)egia·

Iruzkina egin

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s