Ekintzailetza EAEn

Berrikuntza, Enpresa

Ekintzailetza leku guztietan aipatzen den honetan, interesgarria iruditu zait gure ekintzailetza datuak hemen paratzea, euskaldunon ekintzailetza zertan den jakite aldera. Horretarako EAEri dagokion 2012ko Global Entrepeneurship Monitor [.pdf] txostena erabili dut. Hortxe dauzkazu datu guztiak, beraz, hemen esango dena sakondu nahi baduzu.

Hona hemen lehenengo grafiko bat, EAE eta Espainiako beste erkidegoak alderatzen dituena, non gauden jakin dezagun:

ekintzailetza EAEn Espainiako beste erkidegoekiko

Harrituta? Azpimarratzekoak dira bai Kataluniaren datua baita Andaluziarena ere, lehenengoa tablatik ateratzen delako eta bigarrena ezustekoa delako gure estereotipoak kontutan hartuta. Eta zer esan Melillari buruz? Ia bi puntuko aldea ateratzen digu.

Hona hemen beste grafiko bat, EAE eta munduko beste herrialde aurreratuak alderatzen dituena:

Ekintzailetza EAEn munduko beste herrialde aurreratuekiko

Bistan da hemen ere oso atzean gaudela. Iraganean Alemaniaren eta Danimarkaren artean ibili izan gara, baina orain atzera egin dugu. Nonbait, euskaldunok kontserbadoreak gara enpresak abiatzeko garaian. Ondoko grafikoa esanguratsuagoa dela uste dut:

Ekintzailetza EAEn munduko beste herrialde aurreratuekiko (grafikoa)

Hortaz, enpresa gutxiago sortzen dugu, baina badago aspektu positiborik ere:

  • Sendoagoak dira finantzen aldetik
  • Gehiago begiratzen diote kanpoan saltzeari
  • Perfil teknologikoagoa eta berritzaileagoa izaten dute

Ekintzailetzak EAEn bi motibazio nagusi ditu: negozio-aukera baten identifikazioa (%76,2) eta behar gorria (%21,5). Behar gorria bikoiztu egin da azken garaiotan. Beraz, lehen autonomia bilatzen genuen nagusiki (“nere buruaren ugazaba izan nahi dut”), baina orain diru-sarrerak ere bilatzen ditugu.

EAEko ekintzaileak 42 urte ditu, bataz beste, eta gehiago dira gizonak emakumeak baino.

About these ads

4 thoughts on “Ekintzailetza EAEn

  1. Harrigarriak benetan datu batzuk. Niri azkenengo datuak deitu dit atentzioa, ekintzailearen batazbesteko adinak. Gazteen artean langabezia tasa hain altua izanda, ekintzailearen profila gazteagoa izango zela uste nuen. Dudarik gabe Kontserbadoreak gara, aipatu duzun bezala.

    1. Ez dakit honek zerbait esplikatzen duen, baina BBVAren ikerketa baten arabera, unibertsitatean dauden ikasleen %63ak funtzionario izan du. Atera kontuak.

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s