Zenbat balio du marka batek?

Komunikazioa

 

Cevital taldeak 25 milioi euro eskaini ditu Fagorren marken truke. Marka horien artean daude Brandt, De Dietrich, Sauter, Vedette eta Easy Cook. Fagor ez.

Zergatik ez Fagor?

Kutxabankeko presidente Mario Fernandezen hitzak dira hauek:

(sobre Fagor) Tenía todo el sentido del mundo, en el momento en que se hizo, adquirir una marca francesa. Para llegar a un determinado estrato social medio-alto en sitios como Reino Unido o los países nórdicos es más fácil entrar con una marca francesa que con una de Mondragón (…) Ahora hay mucha gente muy lista (…) Hacer la quiniela después de terminada la jornada es muy fácil.

Berriz, zergatik ez Fagor?

“Una marca de Mondragón” hori kezkagarria da, gainera, Kutxabankeko nagusiaren ahotik esanda. Mario Fernandezek nonbait ez du konfiantzarik Arrasateko enpresen lehiakortasun gaitasunean, baina konfiantza falta hori ez dagokio gaitasun produktiboari, baizik eta eskaintza bereizgarri bat osatzeko gaitasunari, alegia markagintzari.

Nondik dator konfiantza falta hau?

Gatozen atzera Cevital enpresaren asmoetara.

Fagorren markak erosiz marka horien merkatua erosi nahi du Cevitalek. Alegia, kontsumitzaileek marka horiekiko duten atxekimendua erosi nahi du, etorkizunean marka horren azpian dauden produktuak erosten jarraituko dutelakoan. Marka hauen erosketa, beraz, INBERTSIO bat da Cevitalentzako, baliabide ukiezin batean egiten den inbertsioa: 25 milioi euro, hain zuzen ere.

Adi, beraz: inbertsio handiak ez dira baliabide produktiboetan egin behar soilik. Markak ere inbertsio handia behar du enpresa lehiakorra izango bada. 

Espainiako Estatuko abokatuak ezetz esan dio akordioari, bi arrazoiengatik, Frantzian egiten ari denaren bidetik:

  • markak merkeegi saldu nahi dira (70 milioi balio omen dute)
  • marka horien salmenta negoziaziorako erabili behar da, lanpostuak eta gaitasun produktiboa ere salbatzeko.

Hara zer dion Estatuko Abokatuak:

Y es que, descontadas esas marcas, añade, «los restantes activos (plantas y maquinaria en Euskadi) no dejan de tener un valor residual.

Hartara, estatuko abokatuak belarrondoko ederra eman die hemengo agintariei marken balioa ez dutelako egoki baliatu, seguruenik hemengo agintariek ez dutelako balio hori ezagutzen/estimatzen. 

Areago: fabrikak eta makinak hutsaren hurrengoa dira, markak dira zerbait balio dutenak, eta ez gutxi. Iritzirik honetaz norbaitek?

 

About these ads

One thought on “Zenbat balio du marka batek?

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s