7 gauza gertatu zitzaizkidan zintzoa izaten hasi nintzenean

Inspiratu


Zintzotasunari buruz aritzen garenean, orbainei buruz ari gara, jendeari benetan lagundu nahiak ekartzen dituen orbainei buruz, alegia.

Zintzotasunaren alternatiba itxurakeria da, taldearen onarpen merkea, personal branding miserablea. Izan, jokaera hau ez da batere harritzekoa, hauxe gertatuko baitzaizu zintzoa bazara:

1. Jendeak hitza erretiratuko dizu

Zure familiak berak hitza erretiratuko dizu, akaso, baita lagunek ere. Zer esanik ez lankideek eta bezeroek. Zure harreman-sare guztia lausotu egingo da, eta lehen zure lagunak zirela harro aldarrikatzen zuten horiek, Suediari begira jarriko dira orain zure izena mahai gainean agertuko denean.

Zintzo mintzatu behar zara, beraz, baina puntu jakin bateraino bakarrik: ez duzu inor mindu behar. Haatik, inor mindu gabe arazoak azpimarratzeko abilezia garatu baduzu ere, hitza berdin-berdin erretiratuko dizute, besteen mina zure kontrolpetik at dagoelako.

2. Jendeak pentsatuko du zure buruaz beste egingo duzula

“Hortik ez duzu ezer aterako eta galtzen aterako zara” esango dizute. Ahoa irekitzen duzun bakoitzean, zure buruari tiro egiten diozula iritziko diote.

3. Jendeak pentsatuko du ero zaudela

Zure lagunei galdetuko diete ematen duen bezain ero ote zauden.

4. Jendea beldurtu egingo da

Kalifikatiboak ugarituko dira: harroputza, nota,… Baita okerragoak ere.

5. Jendearen denborapasa izango zara

Jendeak bere gezur txikiak sinisten dituen bitartean zuk zintzo jokatzen baduzu, nabarmendu egingo zara, nahi eta nahi ez. Hasieran vouyerrak direlako etorriko zaizkizu, baina gero (h)egiaren bila etorriko zaizkizu, jakin ederki dakitelako gezur batean bizi direla, zaleen eta hooliganen “txalolandia” batean. Horregatik, zure iritzia jakin nahiko dute, errealitatea non dagoen jakin nahiko dutelako.

6. Jendeak aintzat hartuko du zure aholkua

Jendea behin eta berriz etorriko zaizu aholku eske, ez halabeharrean zurekin bat datozelako, baizik eta jakin badakitelako bihotzez mintzatzen zarela eta ez asmo komertzialak bultzatuta. Akaso ez diezu soluzioa zerorrek zuzenean emango, baina bideratu egingo dituzun itxaropena izango dute.

7. Askatasuna lortzen duzu

Hasieran orbain-kateen gatibu izaten gara. “Hautagai hori gustatzen zaidala esaten badut, nere lagunek ez dute ondo hartuko” pentsatzen duzu. Eta “hau egiten badet, besteek zera pentsatuko dute”. Eta horrela beti. Baina piskanaka orbainen nondik norakoa deskubritzen hasten zara eta orduan zure bidetik apartatu egiten dituzu, gero eta urrunago. Azkenerako, ezereza dira. Bapatean, zure bizitzaren jaun eta jabe bihurtu zara.

Askatasun horren segizioan aritzen gara orduan. Ez dugu inoiz askatasun osoa lortzen, gustatu egiten zaigulako maila batean bederen zerbaiti lotuta sentitzea, baina umea gurasoekin nola, halaxe ibiltzen gara gu gure orbainekin, distantzia neurtzen, atzera eta aurrera, jostari, harrapatuzale. Halako batean, orbainak oso urruti daudela konturatzen zara, eta benetako askatasunaren plazera sentitzen hasten zara.

Ederra da hori, gero.

Eskerrik asko, Martin Pacek, inspirazioagatik.

Jatorrizko testua James Altucher.

About these ads

3 thoughts on “7 gauza gertatu zitzaizkidan zintzoa izaten hasi nintzenean

  1. Zintzotasunak Ausardia duenez eta alderantziz, milaesker Joseba idatziagatik. Horren bidean bazara, bejondeizula! milaesker konpartitzeagatik indarra eman dit. Ados zurekin. Erotasunarena maite dut pilo bat.

  2. Milesker zuri, Laraitz, iruzkinagatik.

    Niri artikuluak lasaitasuna ekarri dit, fenomeno unibertsala dela konturatu naizelako. Ondo izan.

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s