Asian hasi

mundu bira

Oldest sleeping in Penang

Kuala Lumpurren lurreratu nintzenetik badira hainbat kontu buruan bueltaka ari zaizkidanak:

Zaharrak lanean han eta hemen. Garraioan, jatetxeetan, museoetan eta abar luze batean zaharrak ari dira lanean hemen. Begiak segituan harrapatzen du hari hori, ez ohikoa delako gurean.

Aniztasuna eta bizikidetza. Hiru komunitate nagusi bizi dira Malaysian: txinatarrak, indiarrak eta malaysiarrak. Leku guztietan daude “Txinatown” eta “Litte India”. Ematen du janaria dela komunitateen arteko zubigintzaren ardatza. Janaria, janaria eta janaria, besterik ez dago hemen, mobilen baimenarekin. Aniztasuna etnikoa da nagusiki, eta horri lotuta daude kultura eta hizkuntza. Hibridazioa ere nabarmena da, kuturan eta hizkuntzan (dialektoak zientoka daude). Guztira, bizikidetza da nagusi, eta zer ikasia badagoela iruditu zait. Mehatxu bakarra islamizazioa omen da, eredu dominante bat ezarri nahi omen duelako kulturan besteei tarterik utzi gabe. Askatasuna eta autoritarismoaren arteko borroka dela iruditu zait, pentsamendu teokratikoaren ondorio.

Hizkuntzen kudeaketa. Hemen komunitate bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen du, baina hizkuntza estandarra ere badute, Estatuak emana, bahasa malaysia. Ingelesa oso zabalduta dago, eta, praktikan, zubigintza lana ere egiten du. Esaterako, txinatarrek beren seme-alabak hiru eskola ezberdinetara eraman ditzakete: txinatarra, nazioartekoa edo estatala. Pentsa, ez da bakarrik hizkuntza, alfabetoak ere ezberdinak dira. Tailandiako gobernuak alfabeto arabieraz irakasten die tailandiera hegoaldeko ikasleei, musulmanak direlako nagusiki alde horretan. Tamilek beren alfabetoa daukate, indiarrek berea, musulmanek berea, e.a. Guztira, bahasa malaysia, hizkuntza estandarra, egoera formaletan erabitzen da nagusiki, baina ez da “inoren” eguneroko hizkuntza. Baten bati ezaguna egingo zaio egoera hau. Hizkuntzarekiko atxekimendua handia da, baina ez dauka konparaziorik Bangladeshtarrek bengalerarekiko daukatenarekin (gogoratu 70eko oldarraldia). “Never insult the language of Bangladesh people. You are done” esan zidan bere etxean egun pare batez hartu ninduen Sarak (couchsurfing egiten).

Islamizazioa. 500 urte dira Malaysiako islamizazioa hasi zenetik, Sumatrako sultanen eraginez, Malakan hasi eta herrialdearen barrena. Hala ere, indiarrak, txinatarrak eta malaysiarrak daude hemen, denborak daki noiztik. Indiarrak profesionalak ziren, txinatarrak merkatariak eta malaysiarrak lurraren jabeak. Ordea, herri nomadak ere badira, eta kasu horretan, nor da lurraren jabea? Herrialdea ofizialki musulmana da, baina estatua laikoa-edo, eta bi legedi ezberdin daude, zibila eta erlijiosoa-edo. Islamizazio-prozesua asko azkartu da azkeneko garaiotan eta bertako komunitate ezberdinek zeharka begiratzen diote horri. Esaterako, musulmanek ez dute janari txinatarra jaten eta komunikabideen jokaera bastante erasokorra da “besteekiko”. Esaten dutenez, Malaysia munduko musulmanen paradisua da: kultura musulmana, herrialde musulmanen murrizketarik gabe (emakumeak, alkohola, drogak, e.a.). Lana ere beraiei ematen zaie, malaysiarrei baino gehiago!

Hala ere, pasa den astean, jai nazionala izan zuten Malaysian, Budisten egun handia zelako, komunitate horrekiko errespetu seinale gisa (imaginatzen dezue hori Europan?)

Oinezkoen maldizioa. Munduaren zati hau ez dago oinezkoentzako pentsatuta, seguruenik europearrak garelako bero sapa azpian oinez alde batetik bestera ibiltzen geran tonto bakarrak.

Tamil herriaren eragina. Indiaz hitz egiten dugunean ez gara konturatzen askotan Tamilak direla horren protagonista isilak. Tamilak daude Asiako gauza askoren atzean, txineratik hasi eta zero zenbakiaren asmazioraino.

Teknologia. Mugikorren presentzia itzela da hemen, mugikor handiak gainera. Asko dira tabletarekin argazkiak ateratzen ibiltzen direnak, eta asko dira ordezko bateriekin ibiltzen direnak ere, eguerdirako agortu egiten baitzaie mugikorraren beraren bateria erabileraren erabileraz.

 

 

One thought on “Asian hasi

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s