Noiz hasten dira bidaiak?

mundu bira

Cameron Highlands

Marco Polok esan zuen bidai emankorrenak lekutik mugitu gabe egiten direla, dena gure gogoan dagoela ohartaraziz. Horixe da seguruena bidaiatzen dugunean egiten duguna: gure gogoa leku batetik bestera eraman. izan ere, bidaiak lehenengo urratsa eman aurretik hasten dira.

Apirilaren 27an etxetik alde egin nuen eta urtebetez ez naiz itzuilko. Urtebetez-edo. Enpresa itxi, enpresako materiala likidatu, autoa saldu, etxea konpondu eta alokatu, paperak egin, lagunei agur esan (ejem…) eta Kuala Lumpurrera abiatu nintzen, topatu nuen hegaldi merkeena erosita, Asiako Hego Ekialdean ibiliko bainaiz bidaiaren lehenengo zati honetan. Indarra lagun, mundu bira izango da.

Bidai honek helburu hirukoitza du neretzako.

Lehena: nere buruarekin ahaztu eta nere buruarekin rekonektatu. Beste era batera esanda: atzera egin aurrera egiteko. Gauza dezente aldatzen ari dira nere baitan eta tartea eman nahi nion aldaketa horri.

Bigarrena: kulturarteko esperientzia ahalik eta zabalena, ikaragarri gustatzen baitzait antropologia konparatua.

Hirugarrena, zailena: mundu osoko publizitate-agentzietan bisitari ibili haiengandik ikasteko.

Bloga tresna garrantzitsua izango da bidai honetan, baina aipatu helburuak kontutan hartuta, aldaketa batzuk egingo dizkiot. Hasteko, ez da gehiago blog elebakarra izango. Aurrerantzean, ingelesa eta gaztelera ere erabiliko ditut. Bestela, nere lanak erakusteko lekua ere izango da aurrerantzean, portfolio atalean.

Ez naiz Euskal Herritik guztiz deskonektatuta egongo, hala ere. Marken Marka, Euskadi Irratiko Faktoria saioan Manu Etxezorturen gidaritzapean egiten dudan saioa aurrera darrai, eta, horrenbestez, hamabostero zuzenean arituko naiz markei buruz eta komunikazioari buruz hizketan, nagoen lekuan nagoela.

Orobat, mundubira izan duen honek hasi bai baina noiz bukatuko den ez dakit. Gonbidatuta zaude.

About these ads

2 thoughts on “Noiz hasten dira bidaiak?

  1. Lagunei agur esan osteko “ejem” horren atzean egon daitekena pentsatzen hasi eta zorabiatu egin naiz bapatean ;-) Tira, gozatu bidaiaz eta hor nonbait zure burua topatuz gero pasa koordenadak eh, ez ahaztu.

    Maiz idatzi, erne irakurriko zaitugu… Besarkada!!

  2. Ei, Maleski. Badakizu, ohiturari jarraituz hegaldia bezperan erosi eta ez nuen agur esateko aukera hadirik izan, ta horregatik ejem hori. Une honetan goardia oso bajuarekin harrapatu nauzu, pradisutik itzuli berria naizelako. Nere lagun min guztie aholkatu nahi dizuet bizitzan behin bada ere Sipadan uhartera joateko, han ikusi dudana zuekin konpartitzeko. Ia animatu eta zeozer idazten dudan, baina oraindik xokeatuta nago. Muxu bat zuri eta etxeko guztiei. Maleski berri bat daukagu dagoeneko?

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s