about

Blog honetan komunikazioa eta marketinari buruz aritzen naiz nagusiki. Komunikazioaren alderdi guztiak interesatzen zaizkit, baina arreta berezia jartzen diet publizitateari, harreman publikoei, on-line komunikazioari eta hauen guztien senideei.

Tarteka komunikazioaren teknologia eta softwaregintzaz ere aritzen naiz, ez hainbeste aspektu teknologikoak jorratzeko, baizik eta pertsonen arteko harremanengan izaten duten eraginaz solasteko. Azken batean, off-topic zabal bati dagozkion gaiak jorratzen dira, non artea, politikagintza, soziologia, antropologia eta jendartearen gora-beherekin harremana duten beste dimentsio batzuk ere jorratzen ditudan.

Azkenik, sarritan ematen ditudan komunikazio ikastaroen berri ematen hasi naiz, gutxieneko azalpen batzuekin, norbait interesatuta balego nondik hasi izan dezan. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, bota e-maila lasai eta konponduko gara nola edo hala.