Facebook edo Twitter?

15 04 2009

twitter-vs-facebook

Hori da galdera, Facebook edo Twitter?

Jendea asko gaude bietan ibiltzen garenak, baina azkeneko asteotan kezkatua nago honen guztiaren kudeaketarekin. Twitterreko mezuak Facebooken ere erakusten hasi nintzenean hasi nintzen kezkatzen. Zergatik irakurri behar du nere lagun batek mezu berdina bi aldiz? Zenbat mezu dira egunean? Bestalde, lagun batzuk bereziki latosoak dira mezuak eta mezuak bidaltzen, ta azkenean nekatu egiten zara. Dakigunez Facebookek mezuak igortzen dizkie pertsona jakin batzuei spam-a egiten ari direla ohartaraziz, eta, izan ere, nik neuk hainbat lagun “izkutatu” egin ditut.

Batzuek pentsatzen dute Facebooken eztabaida gehiago sortzen dela, eta beste batzuek uste dute errazagoa dela lana bilatzea Twitterren. Esan daiteke Facebook sozialagoa dela eta Twitter profesionalagoa, momentuz bederen? Ezin baita ahaztu Twitterren gorakada azkeneko hilabeteotan ikaragarria izaten ari dela.

6a00d8341c2f6e53ef01156f112ee1970cjpg

Facebooken azkeneko aldaketak, gainera, gauzak gehiago zaildu dituela uste dut, Twitterren aldera egin duelako zentzu batean, eztabaidarako gaitasuna galdu gabe.

Neretzako nabarmena da e-mailak eta SMSak, esaterako, gutxiago erabiltzen ditudala, Facebooken alde batez ere.

Pentsatzen nago, deskonektatu egingo ditudala Facebook eta Twitter kontuak…

Azken batean zalantza dago zertarako diren Facebook eta Twitter: networkinerako edo broadcastinerako? Bitxia egin zitzaion jendea askori Twitterrren sortzaile Jack Dorseyk berriki Espainiara egin zuen bisita batean esan izanak Twitter ez dela sare sozial bat, plataforma bat baizik. Areago, esaten du Twitter e-mail berri baten antzekoa dela.

Nola ikusten duzue zuek?





Prentsa-oharren etorkizunaz

10 04 2009