Archive for the ‘Kultura’ Category

Maialen Lujanbioren garaia

Txapeldun berriak bere lehenengo deklarazio instituzionala egin du: euskaratik eta euskaraz. Ordezkatze osoa gertatu da gaur, ta garai berria dator. Zorionak emakume guztiei. Teknologia berriei esker gure gizatasuna adierazteko inoiz baino aukera gehiago daukagun honetan, Maialenek irabaztea ikaragarrizko zoriona da. Txapeldun garaikidea da. Zorionak Maialen.

Azokaren arazoak

Tabernaria nintzenean beti arazo bera izaten genuen. KDak kaxoietan gordetzen genituen musika ekipoaren azpian, eta kaxoi bakoitzak etiketa bat zuen: rockn’roll, kantautoreak, reggae, euskal musika, euskal folk… Garrantzitsua zen diskoteka osoa ondo ordenatua egotea, okerkeria galanta baita diskoaren bila asmatu ezinik ibili behar izatea, batez ere tabernan jendea deika zai dagoenean edo DJ lanetan ari zarenean.

Non sartu Mikel Laboa, euskal musikan, euskal folken edo kantautoreetan?

Non jartzen duzue zuek Xabier Lete? Euskal musikan, Negu Gorriak, Berri Txarrak eta Kuraiarekin,  edo kantautoreetan, Joan Baez, Victor Jara, Pablo Milanes eta Peralesekin*?

Baten batek esango du: jarri bat euskal rockn’rollarentzako eta beste bat euskal musika lasaiarentzako, adibidez.

Nago arazoa iguala dela.

Euskal kulturgintzak jakin behar du izaten batzuetan “euskal musika” eta beste batzuetan “kantautoreak” edo “dena delakoak”, kaleidoskopioa baita kultura. Ezin du beti euskal musika izan, horrela jokatuz gero jende askok eta askok ez gaituelako topatuko. Jendeak estimulu askori erantzun behar izaten dio, hainbat dagoelako hortik bere atentzioa eskatzen, bezeroak tabernariari bezala. Gainera jendeak ez du bizitza antolatzen soilik “euskal” etiketaren inguruan; alegia, nortasun bakarreko euskaldunik ez dago, eta hainbat dira kudeatu behar izaten ditugunak langile gisa, guraso gisa e.a.

Ezin dugu beti dena berdinentzako egin, merkatu kateatuak bailiran. Euskal kulturgintzak ez du mugarik, behin eta berriz esan beharko da hau.

Hortaz, euskal kulturak denei begira jarri behar du, baina horretarako hainbat kontu argitu beharko dira.

Ezin ditugu denak beti leku berean topatu.

Ezin ditugu denak beti helduleku berdinetik ukitu.

Nago euskal kulturgintzak marketing hitza aipatzen duen oro marketina ukatzeko aipatzen duela, bekatariaren damuak sortzen duen ezinegon eta noraeza aitzakia ederra delako paralisiarentzako.

Euskal Herrian, orain eta hemen, arazo nagusi bat baitaukagu: inork ez du inoiz erabaki pu(n)ta bat hartzen!!! Berandu, motel eta gaizki gabiltza.

Egunotan euskal kulturgintzak “euskal musika” izan behar du, bere oso ederrean, hori izan behar baitu Durangoko Azokak. Arazoa da ezin dugula beti Durangoko Azokan bizi. Eta ez dugu nahi. Eta ez da juxtua kulturgileentzako.

Eta egunen batean gogoratuko gara jendearekin, eta behingoan konturatuko gara jendea ez dela kopuru amorfo bat batzuen lana legitimatzeko soilik balio duena. Konturatuko gara “zenbat” ez dela galdera bakarra.

*Perales esan det, bai, baina okerragoa izan liteke, taberna…

Basics of war

Imagen 1

Some people told me I was too serious in this pic. For them it was also strange to see me wearing a shirt. For them and for the rest of you, just a few words.

This pic was taken to ilustrate an interview in a newspaper. You all know newspapers don’t say the truth. If you want to become true in a newspaper you have to false yourself. Otherwise you become a stranger. We live in a time where people accepts lies and liers but not strangers. Show must go on (see Guy Debord), but that’s the point: if you want to change things, you have to get a grip, and you can do this only if you can be in and out of this “meaning system” at the same time. How can you manage? Just learning the basics of war: camouflage, dissemble and surprise.

Movimientos y contra-movimientos : claves del debate entre lo Anti y lo Pro

Michael Wesch: gure gizatasuna beldurrik edo antsietaterik gabe bizitzeko askatasuna dugu orain

Ostiralean juerga egin nuen Oreretan. AEKren txoznan boletoak jarrita zeuzkaten salgai (zer ez duten asmatuko hauek gure diruarengandik bereizteko!), eta, zoriona, boleto sariduna egokitu zitzaidan: besarkada bat! Inguruko guztiak besarkada ematen hasi zitzaizkidanean Free Hugs kanpainarekin gogoratu nintzen.

Kanpaina horrek erakusten duen gizatasuna da hunkitzen nauena, eta YouTuben bidez hedatu izana ez da nolanahiko kontua, YouTube, Internet 2.o esaten zaion hori guztia bezala, UGC edo erabiltzaileak sortutako edukiak egiten duelako, batez ere. Hartzaile izatetik esatari izateko aukera eman digutenean, zer egin dugu? Gure barrua erakutsi! Eta heroi anonimoak nonahi sortzen hasi dira, benekotasunaren bila, nortasunaren bila. Inori ezer/inor inporta ez zitzaion garaitik, edozer gauza axolagarri egingo zaigun garaira igarotzen ari omen baikara, eta horretarako edozein bide erabiltzeko prest gaude. Ezin det bideoaren musika aipatu gabe utzi: Sick Puppies taldea da, eta kantaren izena All The Same.

Pazientzia badaukazu ondoko bideoa ikusteko, uste det Interneti buruz eta teknologiari buruz daukazun ikuspegia aldatu egingo zaizula (akaso gizakiari buruz ere bai). Berriki kontatzen nuen nola jende askorentzako Facebook-en eta antzekoetan txorakeriak besterik ez direla entzuten/ikusten: “ze inporta zait neri non egon zaren oporretan?” aurpegiratzen dizute. Bada bideo horretan ematen den ideia baten sendotasunak harritu nau, eta apartekoa iruditu zait: “gure gizatasuna beldurrik edo antsietaterik gabe bizitzeko askatasuna dugu orain”.

Teknologiak eta medioek ez gaituzte urruntzen edo isolatzen, beste modu batean harremantzeko aukera ematen digute, eta batzuetan urrun sentiarazten bagaituzte ere, harremana inoiz baino sakonagoa da askotan.

Eta zergatik da hau dena garrantzitsua?

  • Pertsonen arteko harremana eta komunikazioa ez dagoelako gutxi batzuen esku
  • Ez delako norabide bakarrekoa
  • Ez delako masarentzako sortua, baizik eta komunitateak komunitatearentzako
  • Ekintza kolektiboaren abiapuntua delako gizabanakotik hasita
  • Gure burua ezagutzen dugulako besteen bidez
  • Inoiz baino errazagoa delako komunitateak sortzea

Gogoratu Clay Shirky.

EGUNERAKETA: Mikel Arbeloak Facebooken egindako iruzkin bati esker, El caparazón-en ikusi det badagoela Michael Wesch-en hitzaldiaren powerpointa ere. Hemen uzten dizuet. Gainera, lerro hauek idazterakoan atzean gelditu zitzaidan alderdi bat ere gogorarazi dit Dreig-ek, lanabesei buruzkoa. Lanabesak ez dira neutroak, askotan esaten den bezala pistola bat edo telebista adibide jarrita. Lanabesek moldatu egiten dute gizakia bere horretan, erabileraren kontua gora-behera. Kuriosoa egin zait bi puntutan bat egin dugula, izenburuan eta hiriaren aipamena egiten dugunean gaia testuinguratzeko.

San Fermin ‘09

4770_109493187783_696207783_2949983_2079322_n

Michael Jackson

Euskararen bilakaera

Argia.com webgunetik dator notizia, euskara ikasteko matrikulatu diren ikasleen mapa, ehunekoetan emanda, eta Koldo Zuazok (2008) eta Bonapartek (XIX. mendea) euskalkien inguruan egindako mapak konparatzen dituena. Koldo Zuazoren mapa Bonaparteren maparekin konparazioa egiten du (zati grisa).

Euskara ikasteko matrikulatutako ikasleen mapa ehunekoetan

Mitos del nacionalismo lingüístico español

Via Zabaldu

Tweenbots: bada esperantzarik

Luzea da gizakia eta makinaren arteko harremanaz idatzi dena, gehien-gehienetan zentzu negatibo eta katastrofiko samarrean. Ludismoaren eragina gure egunetaraino etorri da, eta askotarikoak dira egun ere Interneten eragin kaltegarriez ohartarazten gaituztenen argudiobideak.

Teknofobia, azken batean, xenofobia mota bat besterik ez da. Baina beheko bideoan ikusten denak itxaropena piztu dit, laguntzeko joera nagusitu egiten zaiolako gorrotoari? Zer esango luke antropologo batek hor ikusten denaz? Gizakiaren goi izpirituaren bondadeak goratzeko aitzakia izan daiteke, aste santua pasata… Askotan arrazismoa bukatu da egiten “beste horien” umeekin parkean jolasten hasten garenean, haien babes beharrak gureganatzen ditugunean.

Baina Gatozen harira. Tweenbotak robot txikiak dira, gizakien menpekoak, eta hirian zehar doaz jendearen laguntzaz, abiadura konstantean eta zuzen-zuzen. Banderatxoan idatzita daukate norako helbidea, eta jendearen laguntza behar dute haraino iristeko. Hauen babes beharra ere bereganatuko du jendeak? Iritsiko al dira helbidera? Asmo frikia da, bai, baina samurra ere bada.

Via adverblog

Hurrengo Orria »