Joseba Kamio daukat izena, eta hau nere blog pertsonala da. Komunikazioa da blog honetan gai nagusia, oro har, baina arreta berezia egiten zaio herrigintzaren komunikazioari.
Profesionalki Harman-en aritzen naiz, “planner” lanetan batez ere, marken planifikazio estrategikoan alegia. Hau da, markak (bir)sortzen laguntzen dut, enpresak merkatuan bentajarekin lehiatu daitezen. Hartara, marka-enpresa-produktua-zerbitzua-komunikazioa lerrokatzen ditut, konjuntoa sendotu eta inbertsioa errentagarri bihurtzeko epe motz zein luzean. Blog honetan esaten direnak, ordea, ez dira inondik inora Harmanen erantzukizuna.
Eskolak ere ematen ditut batzuetan, Euskal Herriko Unibertsitatean nahiz Mondragon Unibertsitatean, atsegin handiz eta esker onez, bi erakunde horiek niregan jartzen duten konfiantza dela-eta. Ikastaroak ere gertutik ezagutzen ditut.
Gonbidatuta zaude hemen esaten dena kopiatu, aipatu, kritikatu edo zabaltzera, beti ere autorea aipatuta. Zure iruzkinak ere atsegin handiz hartuko ditut. Blogak asko irabazten du horrekin.
Blogaren jarraipena egiteko hainbat aukera dauzkazu: emaila eta RSSa batetik. Twitter, Facebook eta Google+ bestetik, nirekin saretu nahi izanez gero.
Eskerrik asko zure bixitagatik.