Zeus Jones agentziakoek post luzea eta emankorra idatzi duten beraien blogean, From the Head of Zeus Jones.
Modern Brands by Zeus Jones
1 11 2009Iruzkinak : Leave a Comment »
Tags: branding, brands, zeus jones
Sailak : Komunikazioa, branding
Medioaren baitakoa al da mezua?
28 01 2009
Via brandgym
Zer iruditzen zaizu kanpaina hau? Zein ekarpen egiten dio markari?
Jim Taylor-en arabera Veet-ek zera erakustea lortu du bere markarentzako:
1. Umorea
2. Inteligentzia
3. Gertakizun berriekiko azkartasuna
4. Sormena
Ez du ahazten ahoz ahoko emankorra ere lortuko zuela.
Adio esaion ileari laztana, eta, bide batean, Bushi (= zuhaixkari, alegia, ile-zuhaixkari)
Iruzkinak : 1 Comment »
Tags: brandina, branding, bush, obama, veet
Sailak : Komunikazioa, marketina
Publizitatea aldatu egin dela, txo
26 01 2009Iruzkinak : Leave a Comment »
Tags: advertising, branding, Komunikazioa, marketing, publizitatea, sare sozialak
Sailak : Komunikazioa, marketina
Hitzaldia HUHEZIn
18 12 2008Azkeneko egunotan bizpahirutan aipatu det Mondragon Unibertsitateko HUHEZIn eman nuen hitzalditxoa (bertako irakaslea izan naiz, Eskoriatzan). Ikus-entzunezko komunikazioan eta humanitateak eta enpresan lizentziatu berri direnen diploma banaketan egiten duten “azken lezioa” eman behar nuen, karrerako azken lezioa nolabait esanda, lizentziatu berriei aholku emateko hitzaldia-edo (glup!). Bi arlo nahiko ezberdin dira, eta hitzaldi bakarra, beraz bi arloon arteko ikuspegi transbertsala landu behar izan nuen. Bertako batzuek eta zuetako pare batek ere bertan esandakoa eskuratzeko modurik ba ote dagoen galdetu didazue, eta hementxe daukazue bertan esandakoen mapa-mentala. Han erakutsi nuen power-pointa mapa honen gainean egin nuen.
Esan nahi dudana da oso ariketa ona dela horrelako mapa mentala egitea power-point bat egiten hasi baino lehen, nere ustez power-pointa ez delako tarteko komunikazio-pieza operatiboa, baizik eta komunikazio-pieza osoa, bukatua. Mapa mentala, aldiz, tarteko lan operatiboa da oso lagungarria delako ideiak inguratzeko, antolatzeko, memorizatzeko, lan baten koherentzia osoa neurtzeko e.a.
Kontaktuaren gaia erabili nuen abiapuntu gisa, marka eta brandinaren lurraldea jorratu nuen gero, eta lizentzuatu berriei aholku batzuk eman ondoren (batere formalak izan ez zirenak, bide batean esanda), kontaktu faltaren gaiarekin bukatu nuen saioa, espetxean dauden Iban eta Josu gogora ekartzeko, biak izan baitira nire ikasle.
EDIT: Hemen daukazue power pointa.
Iruzkinak : Leave a Comment »
Tags: brandina, branding, buru mapak, Gogo-mapak, huhezi, humanitateak eta enpresa, iko, marca, marka, mondragon unibertsitatea, MU, power point
Sailak : Gogo-mapak, Komunikazioa
Obama
5 11 2008Iruzkinak : Leave a Comment »
Tags: AEB, branding, logo, obama, USA
Sailak : Komunikazio politikoa



RSS - Posts