Internet: aurreiritziak, datuak eta zereginak ezartzeko pistak

23 07 2009

Askok eta askok zalantzan jartzen dute Interneten garrantzia edo eraginkortasuna komunikazio zeregineterako. “Zu ta zu bezalako lau (friki) aritzen dira hor, nere bezeroak eta jende normala ez daude hor” esaten dizute. Beste batzuk “ni e-mailarekin konpontzen naiz, eta Facebook eta hori dena txoroek txorakeriak esateko besterik ez dira”. Ez naiz orain hasiko Facebooki eta Twitterri dagozkien kritikak hona ekartzen (komunikazio-eraginkortasunaren ikuspegitik), hori laster ekarriko det blogera, baina datu hauek interesgarriak iruditu zaizkit hainbat aurreiritzi arbuiatzeko eta interneten egin beharreko lanak nondik nora planteatu behar diren iradokitzeko.

Lehenengo irudian agertzen diren datuak ikaragarriak dira, batez ere Txinari eta Indiari dagokienean. Kalitatea kopuruaren emaitza bada, atera kontuak. Bestalde, AEBtan gertatzen ari dena ere adierazgarria da: populazioaren %75a da erabiltzaile une honetan,  AEBko hauteskundeei buruz esan genuena etorri zait burura: 2008ko hauteskundeetan lehenengo aldiz gehiago izan ziren Internetera jo zutenak hauteskundeei buruzko informazioa hartzera, jo ez zutenak baino. Kasu hau, batez ere Obamaren kanpainaren kasua, Tribuei buruz esaten genuenaren adibide praktiko nabarmena da. Hemen daukazue gai hau ilustratzeko diapo bat, eta gogoratu beste post hau interneteko erregetzari buruz. E-maila izan omen zen lehenengo sare soziala, eta egungo sare sozialek e-maila hiltzen ari direla esan dute batzuek (ikus beheko irudia), baina Google Wave etorriko denean, zirkulua itxi egingo dela ematen du (probatu duten euskaldunei ere gustatu zaie). Zereginak iradoki eta gainera gaizki egiten ari zarena ere nola konpondu jakin nahi badezu, hemen pista batzuk 7 reasons your social media marketing failed (and how to fix it!). OHARRA: klikatu irudietan handiagoak ikusteko.

27062201

Via Fabio.com.ar > new scientist

intent

Via Ivan Pino > ProBlogger22 Reasons People Go Online: which is your blog Connecting With? (hau bai galdera ona!)

sharing-contents

Via Mashable





Facebook edo Twitter?

15 04 2009

twitter-vs-facebook

Hori da galdera, Facebook edo Twitter?

Jendea asko gaude bietan ibiltzen garenak, baina azkeneko asteotan kezkatua nago honen guztiaren kudeaketarekin. Twitterreko mezuak Facebooken ere erakusten hasi nintzenean hasi nintzen kezkatzen. Zergatik irakurri behar du nere lagun batek mezu berdina bi aldiz? Zenbat mezu dira egunean? Bestalde, lagun batzuk bereziki latosoak dira mezuak eta mezuak bidaltzen, ta azkenean nekatu egiten zara. Dakigunez Facebookek mezuak igortzen dizkie pertsona jakin batzuei spam-a egiten ari direla ohartaraziz, eta, izan ere, nik neuk hainbat lagun “izkutatu” egin ditut.

Batzuek pentsatzen dute Facebooken eztabaida gehiago sortzen dela, eta beste batzuek uste dute errazagoa dela lana bilatzea Twitterren. Esan daiteke Facebook sozialagoa dela eta Twitter profesionalagoa, momentuz bederen? Ezin baita ahaztu Twitterren gorakada azkeneko hilabeteotan ikaragarria izaten ari dela.

6a00d8341c2f6e53ef01156f112ee1970cjpg

Facebooken azkeneko aldaketak, gainera, gauzak gehiago zaildu dituela uste dut, Twitterren aldera egin duelako zentzu batean, eztabaidarako gaitasuna galdu gabe.

Neretzako nabarmena da e-mailak eta SMSak, esaterako, gutxiago erabiltzen ditudala, Facebooken alde batez ere.

Pentsatzen nago, deskonektatu egingo ditudala Facebook eta Twitter kontuak…

Azken batean zalantza dago zertarako diren Facebook eta Twitter: networkinerako edo broadcastinerako? Bitxia egin zitzaion jendea askori Twitterrren sortzaile Jack Dorseyk berriki Espainiara egin zuen bisita batean esan izanak Twitter ez dela sare sozial bat, plataforma bat baizik. Areago, esaten du Twitter e-mail berri baten antzekoa dela.

Nola ikusten duzue zuek?





Durangoko Azoka Facebook bihurtu da

3 12 2008

kartela2008

Urtero bezela, azokara joango naiz, eta urtero bezela, azoka bigarren mailako bihurtuko zait, edo hirugarren mailako, juergak ere izaten baitu bere lekua, eta ez txikia. Azoka, neure (h)egitik, Facebook bezelakoa da: aspaldiko eta urrutiko lagunak topatzeko (g)unea. Facebook, edozein sare sozial bezala, objektu sozial bat partekatzeko esparrua da, baina zaila da jakiten zein den objektu sozial hori, seguruenik bat baino gehiago izango delako. Azokaren kasuan ere halaxe gertatzen dela iruditzen zait: ez dago oso garbi zein den bertaratzen garenok konpartitzen dugun objektu soziala, nahiko argia iruditzen baitzait ez dela ez literatura ezta, inondik inora, musika ere. Seguruenik Katixa Agirrek eta Castillo Suarezek pista onak eman dituzte. Zein da (i)errealagoa, Durangoko Azoka edo Facebook? Zein da zure iritzia?

BTW, eskertuko nizuke libururen bat gomedatuko bazenit, azokara joango naizenean gauza zehatzen bila joan nadin zuzenean, standz stand interesatu aurpegia jarri behar izanik gabe ;-)





Facebook pikutara

28 02 2008