Nazioarteko Amnistia

28 04 2008

Via advërtka





Guerrilla – Amnesty International

7 02 2008

Hemen Nazioarteko Amnistiaren guerrilla ekintza gordina tortura salatzeko. Gordinegia akaso?

Atzo telebistan ikusi nuen Espainiako gobernuak ez diola GKE honi spot bat emititzen uzten, eta telebistei mehatxu egin diela spota emitituz gero. Sarean ibili naiz spotaren bila eta ez det inon harrapatu. Norbaitek lokalizatuta al dauka?

ai-tortura.jpg

Via briefblog

EDITATUA: Irakurle bat nerekin errukitu da (mila esker, Asier) eta Nazioarteko Amnisitaren bideoaren esteka bidali dit e-mailez. Antza denez, MTVk eta kate autonomiko batzuk iragarkia emititzen ari dira, eta gobernuak inolako presiorik egin izana ukatu duen arren, argitu egiten du ezin dela zerbitzu publikotzat jo gobernuak edo sinismenak erasotzen dituen iragarkirik. Toma demokrazia, Moreno.

Via TVlia

Eta hemen dago gure bertsioa ;-)





Portu eta Sarasola

21 01 2008

sarasola.jpg

Tortura kasu batez aritu zaizkigu azken asteotan han eta hemen. Tortura episodio bat. Tortura kasuez aritzen gara gu ere askotan. Tortura berriz esan dugu, eta tortura sistematikoa dela esan dute torturatuek ere. Baina, sistematikoa izanda ere, kasua edo episodioarena da ideia nagusia, behin eta berriz gertatzen dena, baina kasurik ezean torturarik ez dagoen ideia ezartzen duena.

Baina tortura ez da sistematikoa soilik, ez da hori kontua. Giza eskubideen ikuspegitik landa, tortura sistema bat da, tortura kasuak ez daudenean ere torturak sortarazten duen sistemaren barruan bizi garelako. Auzia ez baita atxiloketak daudenean tortura sistematikoa dela jakitea eta esatea, baizik eta torturak sistema bat osatzen duela non herri baten sistema politiko osoa torturaren baitakoa den, herritarren harreman sozial guztiak jotzen dituena, psikologikoki eta sinbolikoki torturaren zordun delako herri hori.

Torturak Portu eta Sarasolaren haragi-pozatan egin du koska oraingoan, baina herri oso baten hezurretan jotzeko gogoz egin du, finean. Gure herriaren askatasunaren zutabe izango diren hezurrak birrindu, bost axola auzi etikoak horretan.

Eta etika aipagai, ez dago ezer antietikoagorik eta txorogorik askatasunaren alde ez borrokatzea bezala. Utikan estupidoak.

Nire aldetik besarkadarik beroena eta sentituena Portu eta Sarasolari. Egun txar-txarrak pasa ditut, ez triste ez haserre, ez pertsona, zuek jasan dezuen lazkeria bakoitza sentitu dut nire erraietan, eta egoera gero eta jasangaitzagoa egiten zait. Ez diet inoiz barkatuko, bizi osorako markak utzi dizikidazuelako, eta sistematikoki egin zenidatenaz hitz egiteko beharra izaten dudalako nere baitan ez erotzeko. Hain da handia gorrotoa. Ez eskatu konturik gero niri norbaiti koska egiten badiot, tortura ez bada zuen problema, espero baitet nere koska ere zuen problema ez izatea.

Tortura sistema bat da, gure baitan gure gu osoa antolatzen duena, bai psikologikoki baita politikoki ere. Gure harreman sozial guztiak kondizionatu eta zuzendu nahi ditu gure hautu eta ekinbide politikoak arautzeko, beldurra delako espainolek euskaldunentzako asmatu duten sistema politikoaren ideologia nagusia.

Gure seguritatea konprometitua dago, ez gara seguru bizi sistema honetan. Eta ez dugu eukiko espainolen men segitzen dugun bitartean. Kontrakoa izango litzateke espainolei entregatzea, espainol izatea eta, gainera, men egitea. Euskaldunok gure seguritatea babestu behar dugu. Seguritatearen auzia mahai gainera atera behar dugu. Seguritatea nahi dugu, espainolen barrabaskerien menpe egon ez gaitezen. Ezin da bizi sano seguritaterik gabe, beldurraren ahurretan.

Euskal Herri librea nahi dugu, bai, baina baita Euskal herri seguru bat ere. Seguritatea lehentasunezkoa da.