“Tengo una pregunta para usted”

Komunikazioa

Vodpod videos no longer available.
Vía Comunicación Electoral

Nire iritziz alde ederra dago Zapaterok eta Raxoik egin zituzten saioen aldean, hauen alde noski, batez ere Raxoiren alde, gora-behera guztiekin.

Llamazaresek ez du karismarik; korrektoa da, baina ez du nortasunik, ezta ezkerrekoa ere. Ez du ezer komunikatzen, ez dago pasiorik bere hitzetan, ez dago ideia bakar baten sublimaziorik. Erretorikoki, gainera, oso pobrea da. Hala ere, uste det positiboa izan zela saioa bere alderdiarentzako, aukera izan zutelako egiten ari direna esateko prime timen eta audientzia datu onak dituen saioa batean. Ezin da ahaztu Izquierda Unidak duen tratera mediatikoa oso-oso gaiztoa dela oro har Espainian, gaiztoa diot ignoratu eta iseka egiten dietelako aldi berean eta sistematikoki.

Duran-Lleidak hobeto egin zuen, baina zein da gizon hori? Zein alderditakoa da? Beti dago hor, baina inork ez daki zertarako. Atzokoan Espainia hitza etengabe aipatu zuen, mugimendu ofentsibo batean, aurrea hartzeko komunikazio-egoera jakin bati. Emakume marokiarrarekin izan zuen hika-mika teknika ofentsibo baten bidez konpondu zuen: galderari galdera eginez erantzun; alegia, ez zion galderari erantzun egokia bilatzen, eta gaia katramilatzen ari zela ikusita, elkarrizketaren araua hautsi eta erantzutera joan zena galdetzen jarri zen. Aspektu etikoak alde batera utzita, eta gaian sartu gabe, esan behar da galdera ez zela pertinentea, baina, hala ere, auzia konpondu zuen bere publikoei begira, ezin baita ahaztu atzo platoan zegoen jendea ez zela bere xede-taldea. Etnozentrismo-dosi ikaragarriak erakutsi zituen, bestalde.

Carod-Rovira zen papeleta zailena zeukana, eta ligaren kontuan izan ezik, gainerako kontuetan ikaragarrizko lana egin zuen, defentsibatik ofentsibara pasa behin eta berriz, pedagogia-dosi handiekin. Ligaren galdera ezin da erantzunik gabe utzi, edo behintzat gaia itxi gabe utzi. Jokaldi hori bukatu egin behar zen: edo gola sartu edo kanpora bota, baina bukatu. Erraza zeukan. Hasiera ikaragarria izan zen: “Vd. es aragones, su padre Guardia Civil y se apellida Perez ¿cómo es que es tan catalan?” eta irrifar amaigabea “señorak”. Hor motel. Hain gauza estranbotikoaren aurrean, lasaitu egin behar duzu, eta gola nola sartuko duzun pentsatu. Kasu hartan emakumeak ez zeukan fede txarrik; haren ondoan eseri, eskutik hartu, eta den denak esan, amultsuki, muxu batekin agurtu eta bukatu komunikabideei eta gorrotoari egozten emakume haren konfusioa. ETAri buruz galdetu ziotenean berdin. Arnasa hartu, eta ridikulizatu, baina goxo. Gogorrago jokatu nuke gazteleraren kontua atera zion gizonarekin, gizona zelako eta gaiak merezi zuelako. Bere izenaren auzia atera zenean azalpenak ematen hasi zen, bi kasuetan, eta galderagilearen esku utzi emaitza finala. Akatsa. Hor ere zuk bukatu behar dezu jokaldia, bestela…

Oro har, galdera batzuk airean uzten ditut:

1. Zeinentzako hitz egin behar da horrelako saioetan: bertakoentzako, zure publikoentzako edo guztiontzako?

2. Zeinek egiten ditu galderak benetan: publikoak edo medioek?

3. Nola aukeratzen dira berataratzen diren pertsonak?

4. Nola prestatzen dira galderak? Eta eranatzunak?

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s