Eta zuek zer?

Komunikazioa

Kanpaina jo ta ke ari da hainbat mediotan, Oarsoaldea eskualdearen garapenerako elkartearen eskutik (Gipuzkoako Errenteria, Lezoko Unibertsitatea, Oiartzun eta Pasaiako Udalek osatzen dute elkartea). Kanpaina gurasoei zuzendua dago, mezu deprekatibo baten bidez: eta zuek zer? galdetzen die ume koxkor batek gurasoei. Nonbait, gurasoen hizkuntz politika-edo jarri nahi du mahai gainean kanpainak. Guraso askok umeei euskaraz hitz egiten dieten arren, beraien artean gazteleraz mintzatzen dira, baita umeen aurrean ere, eta jokaera hori aldatzeko asmoz egiten ari dira kanpaina, ondo ulertu badet behintzat. Informazio gehiago daukazue hemen eta hemen.

Kanpainaren berri Euskadi Irratian entzun ditudan kuña batzuen bidez izan det. Ez al da pixka bat arraroa Euskal Herria ia osoan entzuten den irrati batean eskualde bateko kanpaina bat jartzea? Ez det esaten gaizki dagoenik, baina niri behintzat arraroa egiten zait, areago Oarsoaldearen webgunean kanpainaren berri inon ez dela ematen ikusi dudanean. YouTuben ere ez dago. Eta galdera, berriz: doako zerbitzuak eta zerbitzu propioak ez dira erabiltzen, zergatik? Oarsoaldeak berak internautei egin dien inkesta batean, medio ezberdinen efikazia publizitarioa neurtze aldera, Interneti %7,3ko garrantzia eman diote botu emaileek (gehienak, irratiak, %15 lortu du). Euskarri guztietan Oarsoaldearen lana dela azpimarratzen bada, nola da posible haren webgunera jo eta ezertxo ere ez egotea bertan? Eta zergatik ez dira medio sozialak baliatzen, medio horiek daukaten oihartzun-indarra baliatze aldera? Alegia, eskualdetik haratago jotzeko asmoa badago, nola da posible Interneten ezer ez egitea, gauden garaian? Eta ziria pixka bat sakonago sartuta, kanpainaren helburua soziala bada bete-betean, nola utz daiteke kanpainatik kanpo guztien artean interaktibitae sozial handiena erakusten duen medioa, ahoz ahokoaren eragina ahaztuta? Kasu, ez da berdina parekoen artean gertatzen den preskripzioa eta parekoak ez direnen artean gertatzen dena, kasu honetan bezala, ezin baita ahaztu Oarsoaldea preskriptore instituzionala dela.

DVDa sei minutuko erreportajea da, guraso batzuen praktika onak eta aditu pare baten iritziak biltzen dituena. Ez naiz ausartzen iruzkin sendorik egiten, momentuz, baina interesgarria iruditu zait komunikazio-helburu berdintsua duen beste bideo hau hona ekartzea (Oarsoaldeakoa norbaitek igotzen badu, post hau editatu eta jarriko det).

Vodpod videos no longer available.


Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s