Mikel Laboa

Komunikazioa

laboa

Oro har, ez ditut kantautoreak jasaten, hori da nere (h)egia. Baina badira salbuespenak, eta Laboa horietakoa zen. Duela egun pare bat Juxeri buruz esaten nuen ehiztari lotsatia zela, Kuraia parafraseatuz, eta uste det Laboa ere halakoxea zela. Gaur pena handia somatu det hainbat eta hainbat jendearengan. Aspektu asko azpimarratu dira Laboari buruz hitz egin denean, baina badago bat nahiko izkutua gelditu dena, bere ahotsa. Ez dakit zeini entzun nion, atzerriko ikertzaile bati uste det, Laboaren ahotsa instrumentu bat gehiago zela, lirikaren gainetik (memoriaz ari naiz). Gaur lantokian monografikao egin dugu iTunes-en berarekin, eta ederra izan da, gure lankide batek gelditzeko esan digun arte, gehiegi tristetzen ari zelako.

ihesa

Gauza bat gehiago azpimarratu nahiko nuke, brandinaren eremura joateko pixka bat. Mikel Laboa marka pertsonal bat ere bazen, marka pertsonal bat modu jakin batean kudetua izan dena, Mikelek berak kudeatu duena bere erara. Marka horrek hainbat atributu biltzen ditu bere baitan, eta horien artean bat nabarmendu nah dut: arriskuak asumitu izana, bai artistikoak baita soziopolitikoak ere. Egia esateko, oso kezkatua nago aspaldi hurbilean euskalgintzan eta beste gintza batzuetan somatzen den ausardia faltarekin, transformatzeko, arriskatzeko, ensaiatzeko eta mugak gainditzeko gogo faltarekin; traszenditzeko gogo faltarekin. Azken garaian sufrimendu dezentekoa eragin dit jarrera eta jokaera bital hori zapaltzera eta arbuiatzera beste ezertara dedikatzen ez den jende jakin baten jokaera negargarriak.

One thought on “Mikel Laboa

  1. Zure “post”aren harira eta norabide desberdinean joan naitekela dakidan arren, aitortu behar dut Mikel Laboa “marka”k eta “arriskatzea”ren ideiak bat egin dutela nire baitan azken aste hauetan; bere abestiak entzuterakoan hainbat malko potolo isurtzera ausartu bainaiz; txikitan sentitu nituen hainbat gauza berpizteko eta indar berriaz azaleratzeko aukera eman baitiot nire “ego” txikiari; hori guztia adierazi eta konpartitzeko adorea somatu baitut egun…

    Hamaika aldiz sentitu dut ausardia falta nire baitan… nola kritikatu, beraz, besteena? Nola eragin?

    Eragozpen ororen gainetik ausardiaz jokatzen lortzen dugunean sentitzen ahal dugun indar bizigarri horrek duen garrantzia azpimarratzen, agian?

    Horixe jaso dut nik, egun hauetan, Laboaren ondareari erreparatuta: indar bizigarria, izugarrizko indar hunkigarria, zentzuz beterikoa…

    Mundua zentzuz betetzen duen horietakoa…

    Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s