Kultura digitala, komunikazioa eta mugimendu sozialak

Komunikazioa

los-libros-de-la-catarata

“Pentsamendu aldaketa, aldaketa soziala” dela aldarrikatu dut behin baino gehiagotan han eta hemen. George Lakoff-i entzun nion sententzia Madrilen, komunikazio politikoari buruzko jardunaldi batean. Esku artean daukagun kanpaina batek ere ideia horri eusten dio. Pentsamenduaren aldaketa-gaitasunak Gilles Deleuzeren “gertakizuna“-ren beharra duela sinistuta nago ni, halere, eta zeregin horretan gizarte mugimenduek joka dezaketen rola mugagabea dela iruditzen zait, alderdikraziak inposatzen duen politikagintzak asko estutzen duelako “aukera politikoen egitura”.

Une honetan Interneten bueltan sortzen diren sare sozialak eta komunitateak (ez dira gauza berdina) engaiamendu politikorako aukera berriak eskaintzen dituzte, eta asko hitz egin da honetaz azken garaiotan Obamaren komunikazio-estrategia aztertu denean. BTW, Obamaren estrategia azaltzea pagotxa ederra da hitzaldiak behin eta berriz eman behar badituzu, alde batetik audientziaren arreta irabazten duzulako, eta, bestetik, benetako marketing irakaspenak ematen dituen kasua delako.

Hitz egin dugu lehen ere mugimendu sozialei eta GKEei buruz: GKEk hizkera zintzoa behar dute eta GKEen komunikazioaz eta irudiaz. Joxemi Zumalabe fundazioak ere herri mugimendua 2.0 jardunaldiak antolatu ditu bigarrenez, hasieran-ez-gero-bai baten ondorioz; eta hasieran liburu kolektibo baterako izena behar zuen EH2.0 jardunaldiak ere egin ziren; inoiz segidarik izango ote duten esperantzan nago.

Gaurkoan liburu berri baten berri eman nahi det, Cultura digital y movimientos sociales, Igor Sábada eta Ángel Gordo irakasleek koordinatu dutena (Ed. Catarata, Madril, 2008). Hemen daukazue aurkibidea eta lehenengo kapitulua (.pdf).

Bistadizoa bota beharko zaio, harrigarria egiten baitzait ze motel ari diren mugitzen mugimendu sozialak ingurune honetan. Zergatik dela iruditzen zaizu?

Teknofobia? Deskonfiantza? Ezjakintasuna? …?

Via comunicación política

One thought on “Kultura digitala, komunikazioa eta mugimendu sozialak

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s