Nola erabili PowerPoint

Jendaurreko Komunikazioa,Komunikazioa

powerpoint-20032

Adierazgarria da powerpointak gure bizitzan hartu duen garrantzia: ia denerako erabiltzen dugu. Hiru  faktorek ekarri gaituzte egoera honetara: ofimatika software ezberdinen eskuragarritasun “unibertsala”, software horien guztien erabilerraztasuna eta kultura bisualaren gorakada. Zentzu horretan galdera bat datorkit burura: powerpointaren gorakadak kultura bisualaren gorakadaren ondorio bada, zergatik erabiltzen da powerpointa word dokumentuen copy/paste laburtuak erakusteko, hau da, testua erakusteko? Non daude irudiak?

Izan ere, hauxe da powerpointaren erabilera okerraren punturik aipagarriena, hala unibertsitatean nola eremu profesionalean ere. Unibertsitatearen kasuan, bai irakasleek baita ikasleek ere akats berdin-berdina egiten dute: trantsizioak-estekak-multimedia-txertaketak eta abarrekoak ondo ikasita izaten dituzten arren, powerpointaren erabilera ikaslearen/irakaslearen kalterako izaten da normalean, teknologia komunikazioari nagusitzen zaiolako: ez al dugu esan ba ikus-entzunezkoen kultura batean? Lehen ere mila aldiz esan da: irudi batek mila hitz baino gehiago balio du.

Galdera, berriz: powerpointak idatziz erakusten duena eta hizlariak esaten duena gauza bat eta bera badira, hau da, powerpointa hizlariaren hitzen bertsio idatzia besterik ez bada, ez al dago bietako bat soberan?

Hizlari baten lana zubigintza-lana izaten da, bera eta entzuleen arteko komunikazio-lana. Zuzeneko emanaldi bati buruz ari garela, hori da komunikazio-egoera horren alderik garrantzitsuena, Joxerra Gartziak behin eta berriz gogorarazten digun bezala. Zuzeneko komunikazio egoera batek benekotasuna eta konexio emozionala behar ditu ideiek bere ibilbide osoa egin dezaten. Konexio emozionalik gabe ez baitago komunikaziorik.

Entzuleekin konektatzea da kontua, beraz, eta entzuleak esperientzia oso bat eraman nahi du etxera. Horretan datza espektakulua. Bertsolaritzaren kasuan ere, non hitza den nagusi, aldea dago etxean KDa jarri edo bertso saio batean egon.

Guy Kawasakiren aburuz, powerpoint on batek 10/20/30 araua bete behar du, alegia: ez du izan behar 10 diapo baino gehiago, aurkezpenak ezin du 20 minutu baino gehiago iraun eta letra tipoak ezin du 30 baino txikiagoa izan. Esan nahi duzuna ez bazaizu 10 diapotan kabitzen, horrek esan nahi du ez duzula gaia menperatzen, Kawasakiren ustez. Hauxe da berak proposatzen duen hezurdura:

  1. Arazoa
  2. Planteatzen duzun soluzioa
  3. Negozio-eredua
  4. Oinarrizko magia/teknologia
  5. Marketina eta salmenta
  6. Konpetentzia
  7. Taldea
  8. Aurreikuspenak eta mugarriak
  9. Egoera eta epeak
  10. Laburpena eta ekintzarako deia

20 minutu dauzkazu zure hitzaldia botatzeko, kontutan hartuta saioa berandu hasiko dela, arazoak izango dituzula proiektorearekin eta jendeak goiz alde egin nahiko duela. Gainera, 40 minutu eman beharko zenituzke eztabaidarako, entzulea inteligentetzat hartzen baduzu behintzat.

30eko tipografiarekin malgua da Kawasaki, baina zera esaten du: kalkula ezazu entzule zaharrenaren adina eta bitan zatitu, hortxe izango duzu tipografia egokia.

Seth Godinek ere badu zeresana honen gainean, really bad presentation, eta bere arau propioak eman ditu.

  1. Ez erabili sei hitz baino gehiago diapo batean.
  2. Ez erabili kalitate txarreko irudirik.
  3. Trantsiziorik ez diapoen artean.
  4. Ez erabili soinu efekturik, ez behintzat zuk zeuk prestatu ez badituzu asmo zehatzen batekin (inoiz ez programak berak eskaintzen dituenak).
  5. Ez ezazu banatu powerpointaren kopiarik paperean entzuleen artean. Aurkezpena emozionala da eta kopia horrek ez du funtzionatuko zu ondoan ez bazaude.


Eta bukatzeko Garr Reynolds daukagu zen, jazz and creativity postan ematen dizkigun 21 lezioekin datorkiguna:

  1. Estrukturan askatasuna eta bat-batekotasuna daude.
  2. Mugek askatasun handia eman dezakete.
  3. Ez ezazu inoiz egoera bortxatu. Naturala izan behar duzu beti.
  4. Egiazkotasuna da errege.
  5. Ez da zuri buruzko ezer.
  6. Entzun, hitz egin baino gehiago.
  7. Hitz egin ezazu soilik zerbait esateko daukazunean, eta orduan ere erarik ekonomikoenean egin ezazu.
  8. Zure enfokea zuzena eta fina izan daiteke aldi berean.
  9. Beldurra naturala da (eta gizatiarra), baina zeharkatu behar duzu eta gainditu. Ez utzi beldurrari oztopo izaten.
  10. Akatsak hortxe daude beti (ez zaitez kezkatu).
  11. Unearen indarra baliatu.
  12. Teknikak garrantzia du, baina ez da elementurik inportanteena.
  13. Ez zaitez itxurakerian erori.
  14. Barre egin ezazu hala sentitzen baduzu. Zergatik ez?
  15. Konpartitu ezazu zeure burua besteekin; egin ezazu ekarpen bat.
  16. Soiltasuna ikaragarri ederra da, baina oso zaila da hori lortzen.
  17. Hutsunea eta isiltasuna adierazpide indartsuak dira.
  18. Baztertu nahaste-borrastea, eta ahalegindu zaitez argia izaten.
  19. Pentsatzen baduzu menderatzen duzula, zure gainbehera hasi da.
  20. Ikasi beti. Ikasi beti. Ikasi beti.
  21. Jakinmina zure oparirik handiena da, elika ezazu (zuregan eta besteengan).

Oro har, beraz, hitzak marginala izan behar du beti, eta irudia nagusitu behar da. Irudiek esanguratsuak izan behar dute BETI, zinemagintzaren urrezko irizpideari jarraiki: zerbait planoan badago, funtzioren bat bete behar du, bestela soberan dago. Irudiak lortzeko baliabideak barra-barra daude sarean. Irudiak kalitatezkoak ez badira, zu ere ez zara kalitatezkoa izango. Kalitatezko ez den irudia erabiltzeko sakoneko arrazoia behar duzu.

Powerpointaren edukia testuan oinarritzen baduzu, audientziarekiko deskontsiderazio galanta erakusten duzu, eduki berdina bi aldiz prozesatzea eskatzen diozulako. Powerpointa euskarri multimedia da, zu ez bezala, eta horretarako baliatu behar duzu, zure hitzen laguntzaile eta biderkatzaile izan dadin, komunikazioaren intentsitatea handitzeko. Aprobetxatu ezazu bat-batekotasunaren eta zuzenekoaren indarra; sor itzazu egoera faborableak etengabe; kitzika ezazu jendea; konektatu ezazu entzuleekin. Azken batean, ez dago araurik jendaurrean hitz egiteko, mezua zu zeu baitzara une eta egoera jakin horretan.

5 thoughts on “Nola erabili PowerPoint

  1. Aupa Yussef. Zer, motorrak (Kawasaki) saltzen?

    Fuera bromas, post interesgarria. By the way: badira pare bat urte HUHEZIn power point irakasten ez dela…

    Atsegin dut

  2. Nere postekin loturak: PowerPoint — konektikat
  3. Kaixo, Joseba:
    Lagun batek helarazi dit zure testua eta oso gustura irakurri dut. Uste dut lagungarria izango dela nire lankide batzuentzat eta baita niretzat ere. Interesgarria da idazten duzun dena

    Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s