8 estrategia zurrumurruaren aurrean

Komunikazioa

urban-legend-rumorg2

Ingurune korporatiboetan nahiz sozialetan, zurrumurruaren erresuman bizi gara. Dena eta ez dena, ez da gauza gardena.

Zurrumurruaren indarra egiantzan datza. Eta, zorionez edo zoritxarrez, ezinbestekoa da edozein giza taldearen biziraupenerako. Komunikazio bide informalak gizartearen edo organizazioaren komunikazio-sistemaren osagai dira, bide formalekin batera. Hor daude eta ezin dira borrokatu ekidin. Gizarte harremanak harreman politikoak diren neurrian, botere-harremanak dira beti. Zurrumurrua, beraz, borroka politikoaren testuinguruan koka daiteke, eta, komunitate txikietan behintzat, errepresio estrategiarik bortitzena eta krudelena da, bere baitan daramalako ostrazismoaren mehatxua. Horrenbestez, heriotzaren mehatxupean bizi gara beti, hala gizabanakoak garen heinean nola organizazioak garen heinean.

Zer egin dezakegu, ordea, zurrumurruaren aurrean? Ba al da defentsarako aukerarik? Notizien banaketa sistema monopolio baten esku dagoen sistema sozialetan, ba al dago zurrumurrutik defenditzerik gizabanakao gisa edo talde gisa?

Ohar bat besterik ez, estrategia zehatzak eman aurretik: zurrumurrua kontrolagaitza da; beraz, ez ezazu itxoin zurrumurrua agertu arte espabilatzen hasteko; zure organizazioaren barruan eta kanpoan gertatzen diren komunikazio ildoak monitoreatu eta kudeatu behar dituzu, batetik; baina horien aitzindari izatea dagokizu benetan konprometitua bazaude zure publikoarekin eta zure egitasmoarekin, zeinahi dela. Harreman Publikoen profesionalentzako eta adituentzako interesgarria izango delakoan, hona hemen 8 estrategiak:
1. Iturria argitara eman. Sekretua argitzen bada, zurrumurrua hil egingo da.
2. Gertutasuna eta ikusmena.

a) Iturria ezaguna denean.
-Iturriarengana joan zaitez eta esaiozu badakizula zein den eta zertan ari den.
-Humanizatu. Ikusarazi behar zaio zurrumurruaren atzean pertsona erreal bat edo talde bat dagoela, eta horrek eragin ditzazkeen kalteei buruz ohartarazi.
-Hau dena aurrez aurre egin behar da, ahal bada.

b) Iturria ezezaguna denean. Hasteko, gezur hutsa eta egiantza ezberdindu behar dira. Zurrumurrua bigarrenaren eskutik dator beti, gezur hutsa ez delako sinesgarria. Kasu honetan zurrumurrua areagotu egin behar duzu, sinesgaitza egin arte. Ez ezazu zurrumurrua ukatu. Sinesgarriago egingo luke. Adibidez, zuri buruz esaten ari dira dirua lapurtzen diezula lankideei aldageletan. Zure erantzuna hau izan daiteke: enpresako dirua lapurtzen dut, bai, nire 36 seme-alabak mantentzeko. Absurdura eraman zurrumurrua.

3. Isiltasuna. Errez ridikulizatu ahal diren zurrumurruekin erabiltzeko estrategia da. Adibidez, asteartea munduaren amaiera izango da. Bide laburra du zurrumurru honek, ez ezazu elikatu, berez eroriko baita.


4. Eraso konzentratua.
Zurrumurruaren iturriak gutxi direnean eta lokalizatuta daudenean erabili behar duzu. Normalean, azkar ibili beharko duzu garaiz harrapatzeko. Jo eta jo eta ez utzi ihes egiten. Minberatua geldituko da.
5. Publizitatea. Kontu handiz egin behar da, eta informazio oso ona eta argia eman behar duzu; hau da, gaizkiulertuak ekidin behar dira. Krisi kabinete ondo entrenatu batentzako lan erraza izango da, baina den-dena neurtu behar da. Ez duzu krisi-kabineterik antolatu oraindik? Ay ama!
6. Desinformazioa. Zurrumurruari sinesgarritasuna kendu behar diozu, hau eta bestea esanda, beste gai batera eramanda fokoa. Hau eta hurrengoa egunero ikusten ditugu informatiboetan, ezta?
7. Berrasoziazioa. Zurrumurruaren iturria motibazio ilunekin asoziatu (Kapferer).
8. Azalpena: jendeari azaldu behar zaio nola funtzionatzen duen zurrumurruak, ikus dezan nolako bidea egin duen. Kontatu behar duzu jendearen borondate onarekin.

2 thoughts on “8 estrategia zurrumurruaren aurrean

  1. Gustatu zait, Joseba. Zurrumurruaren jatorriaren indarra ere neurtu behar da? Egiantza edo egia izanik zure markaren/pertsonaren aurkako zurrumurruak berezko hedapenik ez badu bertan uztea aukera bat da? Noiz erreazkionatu zurrumurruari, askotan geuk hedatu bait dezakegu zurrumurru hori are gehiago, zurrumurruari oiartzuna emanaz (Barbara Streisand efektua) atzo Zapateroren prentsaurreko lotsagarriak bilatzen zuenaren kontrako efektua eragin zuen ia… Amaitzeko, bada esaldi bat asko gustatzen zaidana, honekin oso lotua dagoena… “Echa mierda que algo queda…”. Ongi izan. Arandia.

    Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s