Marka pertsonala plataforma bat da

Komunikazioa

neusarques

Elkarrizketa interesgarria egin diote Neus Arqués-i (Manfatta) Interactividad.org-en (Marc Cortés). Deigarria egin zait marka pertsonala plataformatzat jotzea, ez baitut inoiz begi horiekin ikusi, baina iruditzen zait arrazoi osoa duela, azken batean, gizabanako baten nortasuna finkatu eta ospea kudeatzeko oinarria delako, nahi dugun helburuei begira jartzeko abiapuntua ematen diguna.

Zalantza asko izan ditut beti marka pertsonalaren kontzeptuarekin, benekotasuna auzitan jar zezakeen zera zelako eta menpekotasun iturri izan zitekeelako. Baina nago ikuspegi sendoa dela eta badituela konexio sendoak euskaldunon izaerarekin, azken batean zarena eta egiten duzunaren araberako estimazio sozial, profesional eta laborala erdiesteko modua delako. Horrek esan nahi du erabakiak hartzeko eta ezetz esateko adorea behar dela, askatasun ia erabatekoa erantzukizunez zureganatzeko adorea.

Orobat, esan nahi nuen marka pertsonalaren ikuspegia askotan iruditu zaidala “libre albedrio” delakoaren aurkakoa-edo, bizi-pozaren jendarmea, horren kontra  egiten zuela nola edo hala, baina orain pentsatzen hasia nago, hain zuzen marka pertsonala askatasun horren kakoa dela, bizitzan nahi ez duzuna ez onartzeko askatasuna eta nahi duzunaren bila abiatzeko aukera irekitzen dizuna… Ez al da hori bizi-pozaren parte handia? Akaso ikuspegi oso materialista da?

Zer diozu zuk?

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s