Harreman publikoak ez dira publicitya

Komunikazioa

Seth Godin zorrotz mintzatu da harreman publikoen eta publicityaren arteko ezberdintasunez. Jende asko bizi da prentsa oharrei begira, publicitya lortze aldera. Horrek definitzen du jende horren arrakastaren neurria: “prentsa-oharra publikatu didate”. 

Publicitya tinta lortzea dela esaten du Godinek, edo tinta bihurtzea. Ordaindu gabeko atentzioa lortzea da kontua, irudi baten zabalkundea lortzea, zuri begira jartzea jendea. Publicitya ona bada ere, hori baino gehiago dira dira harreman publikoak, eta ondorioz, prentsa oharren publikazioa baino ekarpen handiago egin dezakete.

Harreman Publikoek bestelako ahalegina eskatzen dute, gertuago dagoena brandinetik eta storytellinatik. Zure istorioaren antolaketa estrategikoa da, eta horrek bere baitan hartzen du azterketa-lan sakon eta zehatza, zure interakzioei buruz, zure produktuei buruz eta zure prezioei buruz, horien guztien arteko konbinazioak determinatzen baitu jendeak zuri buruz esango duena. Hauxe kontua: jendeak zuri buruz besteei kontatuko diena.

Publicitya besterik ikusten ez duenak esango dizu nola lortu duen prentsa oharra kolokatzea medio batean; baina hhpp-en ikuspegia jorratzen duenak esango dizu ez kezkatzeko hainbeste “periodikoetan ateratzeari buruz”, eta kezkatzeko gehiago zure istorioaren zabalkundeaz eta gogoangarria izateaz.

Komunikatzeko lehenengo baldintza komunikatzeko borondatea da, eta hau ez da beti horrela izaten. Jakina, ondo komunikatzeko pasioa behar da. Mundua hobetzeko ekarpen txiki bat sikiera egiteko gai zarela sinistu behar duzu, baina jende asko konfort egoeran bizi denez, ez du konplikatu nahi izaten, eta horregatik mugatzen du bere jarduera prentsa oharren publikaziora, harreman publikoen koadro osoa ikusteari muzin eginez.

Godinek dioen bezala, batzuek ez dute publicity arazo bat, erraztasuna baitaukate “tinta bihurtzeko”, baina horietako askok harreman publikoen arazo larria izaten dute, periodikoetan behin eta berriz agertzen diren arren, iritzi publikoak ez duelako haiei buruzko iritzi argirik ezta irudi gogoangarririk ere. Godinek ez du esaten, baina honek guztiak harremana dauka epe motza eta epe luzeko ikuspegien kudeaketarekin ere.

 

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s