Komunikazio aholkuak diskurtso onak egiteko

Jendaurreko Komunikazioa,Komunikazioa

Komunikazio aholkuak diskurtso onak emateko

Ana Poloren Comunicación Politica blogari esker Theodor Ted Sorensen-en berri izan dut, aspaldiko partez. Copy/paste/itzul egingo det, azkar-azkar.

Sorensenen ustez diskurtso on batek lau oinarri ditu:

  • Clarity. Egitura ona eta argia izan behar du.
  • Charity. Audientzia goretsi behar duzu, beti.
  • Brevity. John F. Kenedyk beti esaten omen zuen dena esplikatu daitekeela 20 minututan, gehienera jota.
  • Levity (arinkeria). Arruntkeriren bat botatzea beti da ona, umorearen bidez, esaterako.

Nola erakitzen da diskurtso on bat? Sorensenek bere teknika ematen digu:

  • Outline. Idazten hasi aurretik, egin ezazu eskema esan nahi duzun guztiarekin, punturik inportanteenekin.
  • Headline. Zein da ematen ari naizen notizia? Zein da elementu berria? Euskaraz honek ez du azalpenik behar.
  • Front line. Zein da diskurtsoaren punturik garrantzitsuena? Zein da bilatzen duzun prentsa-titularra zure diskurtsoa jakitera emango denean?
  • Sidelines. Erabil itzazu zita historikoak. Cachet-a ematen du eta esaten ari zarena testuinguratzen laguntzen du. Gainera, olerki ezagun baten punturen bat ekar ezazu.
  • Bottom line. Bukaerak gogoangarria izan behar du.

Eta gogora itzazu Sorensenen “urrezko arauak”:

  • Less is always better than more. 15 minutuko hitzaldia egiteko aukera baduzu, ez zaitez ordu betez luzatu (luzitu?).
  • Choose each word as a precision tool. Izan zaitez beti zehatza, eta ahal duzun guztietan ekidin itzazu hitz luzeegiak (bi silabakoak hobeak dira hirukoak baino).
  • Use variety and literacy devices to reinforce memorability, not confuse or distract. Oratorian maisua zen/da Sorensen (bizi da oraindik, baina makalduta eta erdi itsua). “Reversible raincoat” delako figura “erretorikoa” askotan erabiltzen zuen: “let us never negotiate out of fear, but let us never fear to negotiate”; edo beste hau: “do not ask what your country can do for you, ask what you can do for your country”.
  • Employ elevated, but not grandiose, language. Entzuleen gogoa jasotzea da kontua, eskuraezinak diren gauzetan pentsatzen jarri behar dituzu, eta, ondoren, esaiezu denon artean eskuratu ditzazkegula (Yes, we can; bai, egongo gara…).
  • Substantive ideas are the most important part of any speech. Ideiarik ez baduzu, diskurtsoak huts egingo du, berdin dio ondo idatzita dagoen.

2 thoughts on “Komunikazio aholkuak diskurtso onak egiteko

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s