Facebook edo Twitter?

Komunikazioa

twitter-vs-facebook

Hori da galdera, Facebook edo Twitter?

Jendea asko gaude bietan ibiltzen garenak, baina azkeneko asteotan kezkatua nago honen guztiaren kudeaketarekin. Twitterreko mezuak Facebooken ere erakusten hasi nintzenean hasi nintzen kezkatzen. Zergatik irakurri behar du nere lagun batek mezu berdina bi aldiz? Zenbat mezu dira egunean? Bestalde, lagun batzuk bereziki latosoak dira mezuak eta mezuak bidaltzen, ta azkenean nekatu egiten zara. Dakigunez Facebookek mezuak igortzen dizkie pertsona jakin batzuei spam-a egiten ari direla ohartaraziz, eta, izan ere, nik neuk hainbat lagun “izkutatu” egin ditut.

Batzuek pentsatzen dute Facebooken eztabaida gehiago sortzen dela, eta beste batzuek uste dute errazagoa dela lana bilatzea Twitterren. Esan daiteke Facebook sozialagoa dela eta Twitter profesionalagoa, momentuz bederen? Ezin baita ahaztu Twitterren gorakada azkeneko hilabeteotan ikaragarria izaten ari dela.

6a00d8341c2f6e53ef01156f112ee1970cjpg

Facebooken azkeneko aldaketak, gainera, gauzak gehiago zaildu dituela uste dut, Twitterren aldera egin duelako zentzu batean, eztabaidarako gaitasuna galdu gabe.

Neretzako nabarmena da e-mailak eta SMSak, esaterako, gutxiago erabiltzen ditudala, Facebooken alde batez ere.

Pentsatzen nago, deskonektatu egingo ditudala Facebook eta Twitter kontuak…

Azken batean zalantza dago zertarako diren Facebook eta Twitter: networkinerako edo broadcastinerako? Bitxia egin zitzaion jendea askori Twitterrren sortzaile Jack Dorseyk berriki Espainiara egin zuen bisita batean esan izanak Twitter ez dela sare sozial bat, plataforma bat baizik. Areago, esaten du Twitter e-mail berri baten antzekoa dela.

Nola ikusten duzue zuek?

2 thoughts on “Facebook edo Twitter?

  1. Nik zure kezka berdinak nituen eta azkenean deskonektatu egin nituen orain dela bi hilabete. Egina esan orain askoz hobeto erabiltzen ditut bi tresnak, facebook gauza sozialetarako eta twitter gauza askoz profesionalagoetarako erabiltzen dut. Gainera lagunak ez ditut aspertzen.

    Atsegin dut

  2. Hoi da, hortan nao ni re Agurtzane. Ez al da ba errazkeria bat? Ia-ia esango nuke errespetu kontu bat ere badagoela tartean, baina ez nao oso seguru… Gainera networking/broadcasting dikotomia horrek ere arazoak planteatzen dizkit.

    Bestalde, community manager gisa ere aritzen naiz batzuetan ta nortasun digitalen desgaste eta nahasketa bat gertatzen dela iruditu zait.

    Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s