Komunikazio Zuzendariaz (I)

Komunikazioa

istockphoto_3063337-queen-s-shadow1

Argazkia: iStock Photo

Ez dagoela komunikazio zuzendaririk zure antolakundean? Ez, ez det galdetzen komunikazio arduradunik ba ote dagoen, baizik eta komunikazio zuzendaririk.

Antolakunde ustez horizontaletan arbuiatu egiten dira eskuarki pertsonalizazioak eta pertsonalismoak, ikuspegi kolektiboagoen alde, eta ezetsi egiten da hizkuntza bertikala. Horregatik ikusten ditugu koordinatzaileak, mahaiak, tailerrak, arduradunak, lan-taldeak e.a. antolakunde batzuetan eta zuzendaritza juntak, lehendakariak, zuzendariak eta jefeak beste batzuetan. Julen Iturbek luze-zabal jorratzen du gai hau bere blogean. Ba al da, ordea, komunikazio zuzendari idealik (.pdf)?

1. Zuzendari edo arduradun, garrantzitsuena da pertsona bat gutxienez izatea antolakundean gure publiko ezberdinekin modu egokian eta emankorrean komunikatzeko. Hau da lehenengo, lehentasunezko eta derrigorrezko printzipioa edozein antolakunde motan. Bestela ez da antolakunde serioa eta zure publikoak serio hartzen ez badituzu, ez ezazu pentsa inork zu serio hartzeko motiborik izango duenik. Izan zaitez emankorra eta besteak ere emankorrak izango dira zurekin, halakoxea baita gizakion psikologia (gogoan izan elkarrekikotasun-printzipioa eta Marcel Mauss-en faborearen ikuspegia). Horregatik, gizakion psikologiaren ezaugarri honengatik, komunikazioa eta harremana zenbat eta pertsonalagoa izan, emankorragoa izango da estadistikoki.

2. Bigarrena da lan hori modu estrategikoan planteatu behar dela, hau da, ad hoc egindako dokumentu baten bidez, aurrerago emaitzak neurtu ahal izateko eta okerrak nahiz gabeziak zuzendu edota osatzeko. Dokumentuak, jakina, parte analitiko bat izango du, beste parte bat estrategikoa eta beste bat operatiboa. Normalean komunikazio-plana deitzen zaio dokumentu horri. Hitz egingo dugu horretaz beste egun batean.

3. Izaten dira antolakundeak komunikazio ardurdunekin/zuzendariekin komunikazio planik gabe lanean jarduten dutenak. Hau onartezina da, bai profesionalarentzako baita antolakundearentzako ere. Egoera hau onartzen duen profesionala ez da benetako prefesionala, ez duelako zuzendaritza funtzioa betetzeko inolako aukerarik egoera horretan. Gainera, posizio erabat babesgabean egongo da beti, ezingo duelako bere lana defenditu erreferentzia adostu eta estrategiko baten baitan. Pin-pan-pun bat izango da antolakundearen barruan. Bestalde, onartezina da antolakundearen ikuspegitik, profesionalak hartzen duen soldata justifikatu ezinik ibiliko baita dagokion batzarrarren aurrean: bazkide batzarra, sozioen batzarra, udal plenoa…

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s