Komunikazio Zuzendariaz (II)

Komunikazioa

istockphoto_3063337-queen-s-shadow1

4. ADI: hau gertatzen den antolakundeetan ohikoa da beste arlo batzuk ere inolako planik gabe lanean jardutea. Noraezaren seinalea nabarmena da, eta azkenaldian bat baino gehiago ikusi dut egoera honetan. Areago joango naiz, fokoa pixka bat gehiago itxita: komunikazio planik gabeko antolakundea jitoan dago, ukatu egiten dielako bere publikoei (jarraitzaile, bezero nahiz herritar) bere nondik norakoa ulertzeko aukera, eta, ondorioz, ukatu egiten die antolakundea babesteko, sustengatzeko eta azkartzeko aukera. Azken batean, ez die inolako aukerarik ematen marka kontakizuna bereganatzeko, eta badakigu, mila aldiz esan dugulako, MARKA SENDORIK GABE EZ DAGOELA KOMUNIKAZIORIK. Egun, gainera, gure bizimodua sarean antolatzen dugunez gero eta gehiago, markaren esperientzia gidatuko duen interaktibitatea antolatu ezean, laster desagertuko gara publikoaren gustuko goxokien ontzitik. Egun, markak gehiago dira jendearenak enpresenak edo antolakundeenak baino, eta, bestela, ez dira izango.

5. Hortaz, arduradun edo zuzendari? Bost axola izena, ez izana, baina zuzendaritza funtzioa betetzen du komunikazioak antolakunde barruan, eta, horrenbestez, zuzendaritza lana da egin beharrekoa. Arduradunak ez du zuzendari gisa ikusten bere burua sarritan, baizik eta zuzendaritzak esaten dionaren operario bezela. Horregatik, komunikazio arduraduna ez da zuzendaritzan egoten askotan. Ikuspegi okerra da. Komunikazio zuzendaria behar dugu BETI ETA KASU GUZTIETAN, salbuespenik gabe, bi lan egiteko: komunikazioari dagozkion lanak estrategikoki enfokatu, planifikatu eta ejekutatzeko, batetik, eta zuzendaritzari laguntzeko antolakundearen norabide orokorraren definizioan. Hortik kanpo, denbora-pasa besterik ez da izango dena, eta ez gaude horretarako, ez behintza antolakundearen barruan.

6. Nolakoa da komunikazio zuzendariaren soslai profesionala eta pertsonala? Komunikazio zuzendaria “estratega orokor balioanitza da“, Joan Costa-ren iritzian, eta, gainera, arretaz jarraitu behar ditu psikosoziologiarekin lotutako jakintza esparruak. Ikus Joan Costaren ikuspegia zabalago La especifidad del DirCom txostenean (.pdf), guztiz gomendagarria. Hortaz, oinarri teoriko sendoa izan eta kudeatu behar du komunikazio zuzendariak. Irakasle jardun dudan epe laburrean, sentitu dut ikasleek gehien estimatzen zutena hauxe bera zela: gizarteaz, politikaz, kulturaz, teknologiaz, historiaz, nazioarteko harremanetaz, filosofiaz eta abarrez emandako azalpenak ematea, eskuzabal, eduki horiek programan kabitzen ote ziren alde batera utzita. Ni neu ere hobeto sentitu naiz horrela, erosoago, areago humanitateen fakultate batean nengoela jakinda. Alfredo Arceo-ren esanetan (2004:61) komunikazio korporatiboari dagozkion lanak modu egokian garatu ahal izateko, honako jakintza esparruak menderatu behar dira, besteak beste: marketina, makroekonomia, antropologia (kulturala), soziologia, psikologia orokorra, diferentziala, soziala eta kontsumitzailearena eta abar.

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s