Interneten rola 2008ko AEBko hauteskundeetan

Komunikazioa

pulitzer saria 2008 Obama euripean

The Internet’s role in campaign 2008 txosten interesgarria kaleratu berri du Pew Internetek.

Txostenaren arabera lehenengo aldiz gehiago izan ziren Internetera jo zutenak hauteskundeei buruzko informazioa hartzera, jo ez zutenak baino. Internauten %74ak erabili zuen sarea kanpainari buruzko informazioa hartzeko, AEBko helduen %55a, alegia.

Txostenak beste datu batzuk ere ematen ditu:

  • Ia 5 erabiltzaileetatik 1ek (%18) iruzkinak, ideiak edo galderak sareratu zituen blog, sare sozial edo fororen batean.
  • Internauten %45ak kanpainako spoten bat ikusi zuen Interneten.
  • 3tik 1ek eduki politikoren bat birbidali zion beste norbaiti. Helduenen artean asko ugaldu zen eduki politikoak partekatzeko joera.
  • Gazteak gero eta gehiago inplikatzen dira eztabaida politikoan sare sozialetan. Erabiltzaileen %83ak perfila dauka sare sozialen batean, eta hauen artetik bi herenek ekintza politikoren batean parte hartu zuten sare sozialen bidez.
  • Adi, hauteskunde-lanetan aritzen zaretenak: Internetek egunkariak berdindu ditu eta irratiak bikoiztu ditu hauteskundeei buruzko informazio-iturri gisa.
  • Hautesleak mugitzen ari dira, eta ihes egiten diete ikuspunturik gabeko webguneei; hobetsi egiten dituzte beren ikuspegi politikoekin bat egiten dituztenak.

Via comunicación electoral

3 thoughts on “Interneten rola 2008ko AEBko hauteskundeetan

  1. Datuak ikusgarriak dira eta forma ematen diote intuizio orokorrari.

    Ikusgarriagoa litzateke ordea ikerketa kualitatiboa: Nolako iruzkinak, ideiak eta galderak dira plazaratutakoak? Nolako spotak ikusitakoak? Nolakoak partekatutako edukiak? Nolako ekintza politikoak? Zeintzuk izan dira orokorrean eztabaida horren mugak? Borroka ideologiko eraginkorraz ala ilusionismoaz ari gara?

    Bestalde, sareari esker herritarrok parte hartzeko aukera zabalagoa dugu zalantzarik gabe. Kezkatzen nauena hurrengo hau da: badirudi eskuinak lelo, topiko, estigma eta horrelakoetan ezkerra baino askoz hobeto mugitzen dela. Adibide garbia da arrazismoarena: edonork darabil etorkin edo ijitoen aurkako lapidario zerrenda luzea; baina horiei aurre egiteko, eztabaida sakon eta korapilatsuetan murgiltzeko joera dugu… Interneteko erritmoari erreparatua garbi dago zeinek du aukera gehiago. Agian fosilizatutako ezkerrak ditu arazo horiek, herri mugimenduek historikoki ederki erabili baitituzte sarean oso ondo egokitzen diren satira eta kantuak bezalako tresnak…

    Edonola, gakoa pantailatik kanpora egoten jarraitzen du: gure gainontzeko experientzia bitalek modu batera edo bestera kokatuko gaituzte pantailaren aurrean eta gure sare jardueraren nondik norakoak zehaztuko dituzte. Esate baterako, orain dela 30 urte baino miloika aldiz informazio politiko gehiago dugu eskura baina bolumen horrek orduko liburu kaxkar batek baino eragin gutxiago du gurean, harremanak kale egiten dutenean. Jendearen arteko harremanak, teoria eta praktikaren arteko harremanak, irakurritakoa eta bizitakoaren arteko harremana… irakurketa bakartia ala talde lana, batzarraren osteko potea, pertsonala eta politikoaren arteko uztarketa…

    Ez naiz nostalgiaz ari, eraginkortasunaz baizik eta denbora non ematen dugun neurtu beharra.

    Ikusten? Holako totxoekin nora goaz?? :):).

    Laster arte.

    Atsegin dut

  2. Ongi etorri, Iñigo.

    Arrazoi duzu ikerketa koalitatiboak beste argibide batzuk emango lituzkeela esaten duzunean. Ez det txosten osoa irakurri oraindik, eta akaso bertan informazio sakonagoa egongo da.

    Eskuina ezkerra baino hobeto mugitzen dela esaten duzunean, arrazoi izan dezakezu, baina ez oraingo hauteskundeetan behintzat. Mezuen sinplifikazio erabateko eta efektiboan asmatzen dute batik bat, eta mezuen konexio kultural sakonean. Hor ezkerrak arazoak ditu, sinplifikazioa manipulazio forma bat dela uste duelako, eta apriorismo horretatik eragozpen etiko batera jotzen du.

    Interneten eta bizitza errealaren artean egiten duzun bereizketarekin arazo gehiago dauzkat, baina hori ere eztabaida luzea da. Agi dago iraultzak kalean gertatzen direla, momentuz!😉

    Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s