Elkarrizketa al da Errege?

Komunikazioa

Berriki edukia al da publizitate berria? galdetzen nuen, halaxe irakurri niolako nere iturriaren iturriari. Edukia Errege dela dioen ikuspegiaren parekotzat jo nuen nik, oso ikuspegi zabaldua, eta oso eztabadaitua. Izan ere, marketinean aritzen den jende askok esaten du ez dela berdina entretenitzea eta saltzea, eta entretenimendua saltzeko bidea denik ere ukatu egiten dute.

Niri ere baieztapen borobilegia iruditu zitzaidan edukiaren erregetzari buruzkoa, nahiz eta aitortu behar dudan bizikletarekin bihurrikeria horiek guztiak egiten ikustea paregabeko espektakulua iruditu zaidala, mendiko bizikletazalea naizen aldetik. Nik ez daukat Hope etxearen osagairik bizikletan, kalitatezkoak direla badakidan arren. Horren berri foroetan izan dut, ez publizitatearen bidez. Osagaiak erosteko garaian foroetan esaten diren gauzak hartzen ditut kontutan, askotan hori ere zaila den arren ikusita nolako esperientzia eta iritzi ezberdinak ematen diren foroetan produktu berdinaz. Hori da elkarrizketa.

Horregatik, gaur beste baieztapen borobil bat ekarri det: elkarrizketa da Errege. Horrela al da? Zer diozue? Non dago jendearengana iristeko eta haien jokaerak kondizionatzeko sekretua, edukian edo elkarrizketan? Azpiko argazkian agertzen den testuaren azkeneko ideia oso zorrotza iruditu zait: elkarrizketa da errege, edukia zerbaitetaz hitz egiteko aitzakia besterik ez da. The Cluetrain Manifestoren aldarri ozena ematen du.

2646432270_4fc8ec3584

Via Javier Godoy

2 thoughts on “Elkarrizketa al da Errege?

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s