Azkeneko garaitan mapa mentalaren adiera gero eta arrotzago egiten ari zait, baina horrekin ibili naiz denbora honetan guztian euskarazko beste ordain jatorragorik topatzen ez nuelako. Azkenaldian buru-mapa adiera zabaldu da, baina egia esan soluzio horrek ez nau betetzen, ezta adimen-mapa ere, ez baitut uste ondo adierazten dutenik ingelerazko mind horrek adierazten duena. Bi-biak fisikoegiak dira. Lehenari ez diot zentzurik ikusten, burua eta kaskezurrarekin zerikusi gutxi ikusten baitiot mapa mentalari. Bigarrenari ere, berdin, garunarekin lotuta ikusten dudalako, garunaren fakultate batekin. Alegia, ez diet bi soluzio hauei ingelerazko mind horrekin parekatzeko gaitasunik, mind hori hurbilago baitago gizakiaren softwarearekin hardwarearekin baino.

Beti bezala, maisua maisu, eta Joxerra Gartziak eman dit soluzioa, hemendik aurrera nere egingo dudana. Joxerrak gogo-mapa erabiltzen du Jendaurrean Hizlari bere azken liburuan, eta buelta batzuk eman ondoren uste dut eskura ditudan soluzio ezberdinen artean hauxe dela onena, egokiena eta zuzenena, Joxerraren estiloan esanda😉.

Zuk nola ikusten duzu? Zein da zure iritziz soluziorik hoberena? Botoa emateaz gainera, iruzkina ere uzten badezu, hobe. Ederra izango litzateke kontzeptu hau ere euskararentzako normalizatzea. BTW, gidoitxoaren kontua argitzea ere ez legoke gaizki.


Komunikazioa

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s