Jendaurreko Komunikazioa: zu zara mezua

Jendaurreko Komunikazioa

Severn Cullis-Suzuki, mundua sei minutuz isilarazi zuen neskatila.

Roger Ailes-en liburuaren izena eman diot postari, bere ikuspegiaren adibide ona iruditu zaidalako. Milaka ikastaro eta teknika erakutsiko dizkizute jendeaurrean aritzeko, baina mezua zugan dago, zu zara mezua, eta mezuak eta zuk bat egiten dutenean, orduan gertatzen da komunikazio esanguratsua eta gogoangarria, komunikazio efektiboa alegia. Horretarako hiru konpromiso behar dira:

  • konpromisoa mezuarekiko
  • konpromisoa publikoarekiko
  • Konpromisoa zure buruarekiko

Via e-mail > Iñigo Fernandez

Ikusi beste adibide hau, sindikalista bat Barack Obamaren alde, datorren greba orokorran emango diren hitzalditarako balio duena (5. minututik aurrera dago onena):

Eta greba orokorraz areago, mundua aldatu nahi baduzu, hona hitzaldi ezin biziagoa:

Via Facebook > Unai Maleski

4 thoughts on “Jendaurreko Komunikazioa: zu zara mezua

  1. Oker ez banago, azken hitzaldia Mario Savio-rena da. Bere diskurtsua irakurria nuen, Berkeleyko Free Speech movement kafetegiaren paretean idatzita baitago. Ez nekien youtuben ere bazegoenik eta asko poztu nau entzuteak. 60 hamarkada beroa izan zen Berkeley eta kafetegi hortako paretak dira hartatik geratzen diren arrasto bakarrak. Bo, eta garai hartan errepresio poliziala errazteko moztu zituzten zuhaitzen oinak.
    Dena dela, horrelako speechak gustatzen bazaizkik, uste diat elkarrizketa hau ere gozatuko duala, George Galloway-k SKYnewseko elkarrizketalariari ematen dion paxadarekin:

    Atsegin dut

  2. Interesgarria diozuna, Joseba.

    Nik uste dut bizi dugun komunikazioaren aroan, gero eta nabarmenagoa dela diskurtsoa eta jardunbidearen arteko lotura.

    Esan nahi dut, enpresa/erakunde/entitate baten diskurtsoa ez badator bat bere jardunarekin, bere egiteko moduarekin… inoiz baino gehiago du agerian, ebidentzian geratzeko arriskua.

    Enpresa eta komunikazio bulego askotan marketina eta komunikazioa orokorrean gaizki ulertzen dutelakoan nago ni. Alegia, maiz, ez diren hori, inoiz izan ez diren eta izango ez diren hori direla sinistarazteko mezuak eraiki nahi izaten dituzte. Itxurakeria, alegia.

    Horregatik sinisten dut konpromisoak duen indarraz. Ez zaren hori zarela komunikatu nahi baduzu, alda ezazu lehenengo zure izaera, bilaka zaitez komunikatu nahi duzun hori bezalakoa, eta behin horrelakoa bilakatu zarenean, komunika ezazu.😉

    Atsegin dut

  3. Arrazoi Haritz, nortasuna eta izaera ez baitira gauza berdina😉 Bion arteko tartea ondo kalkulatu eta tarte horren kudeaketa egokiari esaten zaio brandina. Horregatik jarri nion blogaren izenburuari azpilerroa “dena eta ez dena, ez da gauza gardena”. Metxi monsieur.

    Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s