Aldaketa Sozialaren Zikloaren Eredua

Komunikazioa

Ekai Txapartegi lankideari esker ezagutu dut The Change Cycle Model delakoa, elkarren artean garatzen ari garen lan batean aplikatzen ari garena. Ereduaren sendotasun teorikoan sartu gabe, esan nahi det asko gustatu zaidala bere errepresentazio grafikoa. Paretan itsasteko horietakoa da. Ereduak erakusten dituen alderdi asko ibiltzen ditugu komunikazio lanak prestatzeko garaian, baina oso gutxitan ikusi det alderdi horiek guztiak tresna bisual bakar batera ekartzeko saiorik, ez behintzat hain modu adierazgarri eta praktikoan. Horregatik ekarri det hona.

Ereduak, ordea, erronka teorikoa ekarri digu lantokira, hauxe: zein eredu edo komunikazio-estrategia jorratu behar dugu aldaketaren eredu honek erakusten digun egoera (stage) bakoitzean? Zein pertsuasio-eredu dagokio sei egoera horietako bakoitzri? Ez dago zalantzarik: bi galdera hauen erantzuna topatzen duenak harribitxia izango du esku artean, komunikazioaz eta aldaketa sozialaz kezkatuta badago behintzat. Baina, hauxe kakoa: ba al da aldaketa soziala aldean ekartzen ez duen komunikazio estrategiarik? Azkeneko urteotan hain modan deagoen George Lakoff-i kasu egiten badiogu, erantzuna nabarmena da: ez. Pentsamendu aldaketa, aldaketa soziala da.

Gipuzkoan egiten ari garen lan garrantzitsu batean aplikatzen ari gara aldaketa sozialaren eredu hau eta berari dagokion  komunikazio-estrategien repertorioa. Esan behar det oso indartsua dela, eta dimentsio berri bat eman diola gure lan egiteko moduari. Energia berezi bat. Eta gu ere halaxe gaude, energia berezi bat bultzatuta bezala.

One thought on “Aldaketa Sozialaren Zikloaren Eredua

  1. Oso interesgarria bai gaia, bai ideia aurkezteko grafikoa ere. Dena dela, nik paretean jartzekotan ondorengo grafikoa jarriko nuke:

    Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s