GAZE

Komunikazioa

GAZEko laguntzaileekin aritu naiz azken asteotan “borrokan”. Komunikazio Plan bat nahi zutela esan ziguten, eta komunikazio plan bat saldu beharrean, komunikazio lantegi bat egitea proposatu genien, egokiagoa iruditzen baitzitzaigun GAZEren balore eta enfokeekin: gobernanza ditxosozkoa, ekintzailetasuna, ikasketa, berrikintza, sormena e.a.

Zortzi bat saio egin ditugu honez gero, eta esan behar det den-denak intentsuak izan direla, nekagarriak maila batean, eta emankorrak maila berean. Halaxe izan da niretzako behintzat. Alde batetik irakaskuntzarekin topatu naizelako berriz ere, eta asko gustatzen zait hori; bestetik, GAZEko hauek ez direlako nolanahiko jendea. Esan nahi det ez direla konformaerrazak, eta etengabe eramaten nautela gaiaren kanpoko kontuetara. Eta ni txoria gari artean bezala… Gutxitan galdu gara “zeru goienetan”, baina askotan ibili gara filosofia eta beste isurbide amaigabe batzuetan barna. Esandakoa: intentsua eta emankorra beti.

Orain arte egindakoa errepasatzen ibili gara, eta ajuste batzuk egin ditugu komunikazio-sisteman eta metodologiatan. Ibiltzen duten ekintza-sorta iraunkorra oso-oso konpletoa da, ezarrita dauzkaten helburuak kontutan hartuta, baina komei da komunikazio-estiloak eta -tonoak egokitzea. 2.o gaiek kezka berezia sortu dutenez, dezentetan jo dugu gai horietara, erabiltzaile gisa duten ezagutza ez baita nahikoa komunikazio estrategikoan aritzeko (komunikazio estrategikoa deitzen diot helburupeko komunikazioari).

Erreproduzitu behar duten unibertsoaz aritu gara, branding ahaleginak bideratzeko, eta iturriak+edukiak+elkarrizketa hirukotea landu dugu markari lotuta joan behar duen jarioa antolatzeko. Zailtasunak izan ditugu aspektu honetan, ez baita erraza den-dena egun bakar batez kateatzen.

Orain kanpaina sortzen ari gara, eta brainstormina hasia dago. Ia zer ateratzen zaigun, beste saio pare batean lanak bukatuta utzi behar baititugu. Aprobetxatu nahi det azken txanpa hau harmangarriak eramateko haiengana, ikusteko zein saltsa ateratzen den hortik: sortzaileak, diseinatzaileak, produkziokoak, web programaitzaileak, garatzaileak, dir.comak, planner estrategikoak…

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s