Why the revolution will not be tweeted

Herrigintza

Malcom Gladwell-ek artikulu bikaina idatzi berri du The New York Times-en: why the revolution will not be tweeted. Kezka iturri nagusietakoa izan da blog honetan, eta aspaldian mutu ibili banaiz ere, ezin nuen gaia hona ekarri gabe utzi. Slacktivismoa-ri buruz aritu naizenean, edo Clay Shirky-ren ikuspegiak ekarri ditudanean, beti gelditu naiz zalantzati. Michael Welsch-en ikuspegiak lehen argi bat eman zidan gaiaz, eta, orain, Malcom Gladwellenak argi gehiago ekarri dit.

Ezagun batzuekin izan ditudan eztabaida antzuetan, beti iruditu zait batzuek nahastu egiten zituztela organizazio forma klasikoak eta organizazio horietako kideei eska dakiekeena (forman eta edukian), sare sozialetan aritzen direnei eska dakiekeenarekin. Aldaketa soziala eta sare sozialen arteko harremana, oso estua dela iruditzen zait, bi zentzutan: dominazio sistemaren “agenda setting” delakoa gainditzeko, bata, zentzu informatiboan; bestea, munduan dauden aktoreekiko harreman afektiboen “agenda setting” propioa izan dezagun. Horretarako masa hedabide bertikalak erabiltzen dira eskuarki, entzuleen partizipazioa onartzen ez dutenak. Partizipazioaz asko hitz egiten den honetan, esan behar da kontua ez dela soilik beste batek abiatu duen elkarrizketan parte hartzea (edo abstenitzea), baizik eta guk geuk abiatzea elkarrizketa eta beraren direkzioa nahi dugun gaiaren inguruan, nahi dugun terminoetan eta moduan. Dominazio sistemak zein atsegin eta zein gorrotatu esaten ari zaigu etengabe, auzi politikoak auzi afektiboetara eta moraletara eramanez, baina hori orain aldatzea badago, ez baitugu berdin pentsatzen komunitatean edo bakardadean.

Eztabaida hau atsegin baduzu, The New York Times-en bertan eztabaida ireki dute: Can Twitter Lead People to the streets? What are the limitations of social media in inciting political activism?

EDITATUA 2010/10/09.- Gaiarekin lotutako zenbat kontutxo topatu ditut sarean, posta idatzi ondoren. Berriari esker jakin dugu Tanya Notleyk Bilbon esandakoa: «Beltzen eskubide zibilen ekintzaileek ere Facebook erabiliko zuten, edukiz gero». Eta, zuzenago, Dolors Reig-ek El Caparazon-en (postaren bukeaeram dago erreferentzia).

3 thoughts on “Why the revolution will not be tweeted

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s