Amazing

Komunikazioa

Etxepare Institutuaren mezua Facebooken: A Mexican guy who learnt basque. Amazing!! Whats amazing, bro!? Come on!

Behingoan: euskara eta euskaldunen aurkako estrategia nagusien lau zutabeetako bat indartzen ari gara etengabe, behin eta berriz kanpainaz kanpaina: euskara zaila da.

Framing eta reposizionamendu arazo gordina. Kasu: etsaiaren saltsa loditzen ari gara. Nahikoa da.

Gertakizun hori berringuratu egin behar da behin betiko, eta euskalgintzaren komunikazio-estrategien lerro nagusietako bat bihutu behar du. Nola?

Ezin zaio izaera extraordinarioa eman behar gertakizunari. Ikerketarik egin gabe, esango nuke hiztun berrien statusa azpimarra litekeela, eta euskara objektu sozial aspirazionala bihurtzen saiatu.

Gargantua da amazing, umeak jan eta kaka egiten dituelako; euskara ikastea, ordea, normala da eta zure status soziala hobetzen du.

EDITATUA: Iruzkinetan ikusten den bezala, gaizkiulertu bat izan da ta batzuk mindu-edo egin ditut. Argitu nahi det niri gaia bera intersatzen zaidala, arazo handi eta konstantea delako nere ustean. Etxepare Institutuaren aurka ez daukat ezertxo ere ez. Facebooken esandako esalditxoa puntua eman zidan buruan dabilkidan kontuaz idazteko, besterik ez. Mesedez, inork ez dezala ulertu hau eraso bat bezala.

10 thoughts on “Amazing

  1. Arratsalde on Joseba,
    Nire ustez, zu ari zara “etsaiaren saltsa loditzen” irakurketa pertsonal bat eginez eta berez garrantzirik izan behar ez lukeen gai bati erreparatuz. Irakurketak eginez ondorio asko atera daitezke, besteak beste egunkari bat ixteko edo erakunde nazional bat legez kanporatzeko.

    Atsegin dut

  2. Ongi etorri Xan.
    Ez zait iruditzen irakurketa pertsonala denik. Etengabeko kontua da “euskara zaila da” hori, eta nabarmena iruditzen zait niri etsaiak euskara “inguratzeko” erabiltzen dituen bizpahiru estrategietako bat dela, makro ikuspegi batetik. “Pixka bat es mucho” eta gisakoek hor egiten dute pixa. Ez zait inondik inora garrantziarik gabeko gaia iruditzen.

    Irakurketak mugagabeak dira, bai, baina nik hemen esan detena estadistikoki frogatu daiteke, eta zuk aipatu dituzun kasuak estadistikoki ukatu. Alegia, egunkaria hartzea besterik ez dago konprobatzeko etsaiak “euskara zaila da” hori erabiltzen duela euskararen aurka, eta euskaldun/euskaltzale askok ere “marko” kaltegarri hori bera erreproduzitzen dutela, nahi gabe ere. Aldiz, estadistikoki frogatu daiteke egin/egin irratia/egunkaria/udalbiltzakoak ez zirela ETAkoak.

    Gauzak argitze aldera, ta bazpere, esango det ni ez nagoela Etxepare Institutuaren aurka jotzen. Zailtasunaren kontu horri erreparatu nahi nion bakarrik, hain zuzen, euskararen aurka erabiltzen den zutabeetako bat dela iruditzen zaidalako.

    Atsegin dut

  3. Joseba,
    ezagutzen nauk eta horregatik egiten diat hitz konfiantzan:
    1- Etxepare Institutua euskara eta euskaldunon izen ona munduan zabaltzeko zagok. Bide luze eta oparoa egindako Aizpea Goenaga zagok buruan eta bera besteko hainbat bere ondoan: jakitun, langile, borondate handiko… Heu bezala, nik ezagutzen ditudan neurrian, euskararen eta euskaldunon izen onaren alde ari dituk. Eta ariko.
    2- Mutil mexikar horrek aipatzen duen euskararen “zailtasuna”, ez duk Etxepare Institutuak uste, erabaki eta bultzatzen duen ezer: kanpaina batean eskuartu duen norbanako baten kontua baino ez duk. (Hobe bai halako mila gertatuko balira euskara munduratzen saiatzen den kanpaina batean!)
    3- Apriorismo partidarioak abandonatzeko garai duk: bultza dezagun denok geure alde, haizeak ez baitaude oso geurekin. Euskara helburu.
    4- Ulertzen da ez dela egokiena “euskara zaila da” esatea, baina irudi horri aurre egiteko modu bakarra dago: erabilera ugaltzea.
    5- Besteen eta besteon akatsak hor diren arren, ez gaituk denonak azpimarratzen hasiko, ez? Utz ditzagun hire eta neureak bakean, geure aldeko positibismo orokor baten izenean, bestenaz, ortografia akatsez hizketan amaituko geniake eta.
    7- Etxepare Institutua kritikagarria izan daiteke baldin eta hanka sartzen badu, baina, faborez, ez gaitezen lerdoak izan, eta geure aldeko pausoak lupa exajeratu bidez behatzen hasi: arnasa apur bat eman iezaiek, pausoa ematen utzi, nahiz eta bertan agintzen dutenak ez izan hire gustukoak.
    8- Aipatzen duan gertaera hori, nimiñoa gabe, mikroskopikoa duk euskararen alde denok egiteko diagun borrokan: geure aldeko euskaltzale mexikar batek eginiko komentario arin bezain benetakoa baino ez… Zer egin behar zian Etxepare Institutuak, kendu eta ez argitaratu? Zentsuratu? Ez hadi nahas, mon ami: kritika gauza bat duk, eta bestea ezin eraman gehiegizko hori.
    Ulertzen da hik esaten duana, baina ez ezpatarik atera halako gertaera txikiaren aurrean. Ez ibili txepetxen kontra tiroka, dragoiak daudenean bazterretan.
    Besarkada.

    Atsegin dut

  4. Barka iruzkina hain berandu argitaratzea Hasier. Spam karpetara joan zen eta gaur konturatu naiz.

    Gaiakin jarrita, ni ez nago hik uste duan lekuan Hasier. Ez daukat ezer Etxepare Institutuaren aurka, ez nauk inoiz hortan pentsatzen jarri. Argitu nahi diat ni ez nagoela hik deskribitzen duan postura “frentista” horretan. Blog osoan ere ez duk horren trazik ikusiko. Badakit zertaz ari haizen, oso ondo gainera, baina ni ez nago hor… Hau ez da kontu politikoa, ez da Eusko Jaurlaritzari edo dena delakoari egurra emateko aitzakia. Badakit zer duan hik buruan…

    Komunikazioaz ari naiz soil-soilik. Hik badakik, gutxi asko, nere ikuspegia zein den. Komunikazioaz ari nintzen ni, makro eskala batean nik oso larritzat jotzen ditudan arazoen artean dagoelako “zailtasunaren” kontu hori. Gogoratuko haiz…

    Eta hori zen nere postaren asmoa, gai hori, ez Etxepare Instituta. Neretzako adibide bat besterik ez zen. Oina eman zidan gai horretaz idazteko. Fijatzen bahaiz posta ez da salaketa bat, ta ni neu ere arazoaren parte sentitu ninduan, horregatik esaten nuen “ari gara”. Horregatik ematen nuen soluziobide posible bat.

    Nik ez nuen inor mindu nahi, baina ikusi det zeoze gertatu dela. Facebooken ere utzi nuen iruzkina zentzu horretan, gauzak argitze aldera. Sentitzen det gaizki ulertzea, burutik ere ez zitzaidan pasatu holakorik. Mesedea egiten badidak esaiek hori Etxeparekoei. Nik bat ezagutzen diat eta hari nik esango zioat.

    Posta editatu eta oharra jarriko det kontu hau argituta.

    Eskerik asko iruzkinarengatik eta azalpenengatik Hasier. Ta besarkda bat.

    Atsegin dut

  5. Ados, Joseba, pozten nauk gauzak hala badituk, baina hik esaten duana ulerturik ere (inkuestionablea baituk “zailtasunaren” mezua ez zaigula inori komeni), jar hadi Etxepare Instituaren lekuan: egiten dik kanpaina bat jendearen partaidetza bultzatzeko, etortzen duk gazte mexikar gazte bat eta ematen dik bere mezua (desegokia)…
    Zer egin? Dagoen lekutik kendu eta ez argitaratu? Nire esku balego, Etxeparek jokatu bezala jokatuko niake kasu zehatz honetan. Areago, segur nagok hik ere gauza bera egingo hukeela…

    Atsegin dut

    1. Ez, ez, ez da hori kontua niretzako. Ez nauk kontu horretan sartu ere egiten. Esan det, ez nuen Etxepareren jokaera, kanpaina edo dena delakoa zulatu edo kuestionatu nahi. Hori aztertzera ere ez ninduan jarri. Nere beste kezka horretaz aritzeko oina eman zidaten, besterik ez. Berriz diot, gaia interesatzen zait, ez kanpaina hori. Hari muturra hartu nuen nere kezka bat ehuntzeko.

      Whats amazing, bro? hori ere salto egiteko baliabide bat besterik ez zuan neretzako, harilkatzeko. Haiengana estekatzea ere kortesia kontua zen neretzako, netiketa badakik, irakurleei adierazteko haiengan inspiratu nintzela nere posta idazteko. Iturria adierazteko, alegia.

      Hortxe. Sentitzen det gaizkiulertua.

      Atsegin dut

  6. “Berandu jakin nuelako euskara oso zaila zela…” erantzun nion bati galdetu zidanean –harridura aurpegiarekin, ohiko azenturik ez nuelako– nola egin nuen euskara “hain ongi” ikasteko.
    Euskara zaila dela da etorriberriok jasotzen ditugun lehenengo mezuetariko bat, mila formatan, mila aurpegik esana… liburu bat osatzeko adina. Instituzioetatik, euskaldunengandik, erdaldunengandik, euskalgintzakoengandik, euskara ikastera animatu zaituen horrengandik ere… Eta, gehienetan, jendea konbentzitzea lortzen dute. Tamalez. Eta arrazoia zutela ikusten hasten da.
    Izan ere, pentsamenduek, ideiek eta hitzek errealitatea sortzen dute; transmititzen eta komunikatzen lortzen dutenean, euskararen kasuan bezalaxe.

    Atsegin dut

  7. Zer da zaila, euskara ikastea edo euskara ikasteko garaian bidean topatzen dituzun euskaldunak? Euskaldun petoa izateko ia eruditoa izan behar baita orain eta hemen. Xabier Lete zein den ez dakizula esaten badezu, hobe duzu otoitz egiten hastea. Epaiketak egunero daude giure artean, merke-merke EHko edozein zokotan. Hizkuntzatik kanpoko hiperideologizazioa eta muturreko kulturalismoarekin tratatzea ez da erraza.

    Atsegin dut

  8. Ez dut uste “oso zaila dela” esaten zidatenean goi mailako euskara dotorez ari zirenik. Askotan, txapak entzuten nituen bitartean pentsatu eta sentitzen nuen “honek ez du sinisten euskara ikastea dagoenik”. Bi adibide sinple-sinple:
    1) 2. urratsean edo nengoela, irakasleak –oso jatorra eta irakasle ona, portzierto– galdetu zigun zein zen euskara ikastean geneukan azken helburua. Batek perfila ateratze esan zuen, beste batek haurrei ulertu ahal izateko… nik esan nion nire helburua zela gaztelania erabiltzen nuen moduan euskara ere erabili ahal izatea. Erantzuna: Faborez!!!!!
    2) Handik urte eta erdira, edo, kalean elkartu nintzen ikastera gehien animatu nindutenetariko batekin, hasiera-hasieratik euskaraz egin zidana, edozein elkarrizketan zerbait irakasten zidana. Zer zabiltz? galderari erantzun nion EGArako matrikula egitera nindoala… “Kontuz, Nora, kontuz, azkarregi joaten bazara kolpe handia har dezakezu. Ez daukazu presarik, aurrerago edukiko duzu EGA azterketa egiteko parada…”
    Bi adibide horiek aukeratu ditut, protagonistak euskara irakasten eta bultzatzen ematen zutelako eguneko ordu gehienak, euskaldun jatorrak, konprometituak…
    Bere momentuan, ez nuen “ulertu” esaten zidatena (“hemen bizi behar badut ikasiko dut hizkuntza…”, “ez daukat presarik, EGA lehenengoan gainditzen ez badut, berriro egin beharko dut”), eta senari kasu egin nion.
    Orain, atzera begiratuta, ikusten dut, beraiek esaten zutenak ez zuela zerikusirik nirekin, baizik eta euskaraz ikasteaz dituzten usteekin.

    Atsegin dut

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s