Revival

Komunikazioa

Dena esanda dago, diote batzuek. Dena asmatua dago, hango beste batzuek. Historia bukatua da, beste haiek.

Kontu berdina entzuten da ekonomian, arteetan, politikan, historiografian, gizarte zientzietan e.a.

Revival esaten zaion hori genero bizia da gure artean, eta berezko garrantzia du nortasunaren antolaketan, memorian eragiten duelako zuzen-zuzenean. Iraganeko gertakizunen ebokazioa eta berrantolaketa sinboliko nahiz identitarioa ahalbidetzen du, masa hedabideen zabalkundea eta kontsumo kolektiborako produktu kulturalen bidez. Revival-a, beraz, funtsezkoa da genero gisa.

Baina Revival delakoak ezin du estrategia baten ardatza izan (ez bada propio aspektu horretara jarritako egitasmo baten kasua). Nortasunak denboran zehar kudeatu behar dira, sortu eta birsortu etengabe, oraina eta geroa, ginena eta garena lotze aldera.

Revival-a besterik eskaintzen ez dugunean, alegia nortasunari garaian garaiko esanahiak gehitzen/kentzen ez dizkiogunean, iraganeko garaiak ebokatzea besterik ez zaigu gelditzen. Jendeari, ordea, ez zaio iragana interesatzen, etorkizuna baizik. Egingo  duguna eta izango garena, ez izan ginena.

Han egonda hemen egoteko/izateko aukera galtzen dugu. Beste batzuek ederki aprobetxatuko dute hori, nortasunen moldatzaileak diren komunikazio-estrategiak garatuz, batez ere nortasunak gero eta likidoagoak diren testuinguruetan. Hirietan.

OHARRA: uste det gai hau ezin dela guztiz garbitu konpromisoaren gaia ere garbitu gabe.

Share your thoughts

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s